Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Berrikuntzako eta Ekintzailetzako Espezializazioko titulu propioa

Irakasleak

Irakasleak eta koordinazio-taldea

prueba Asunción Ibáñez dk.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea (2001); Unibertsitateko Irakaskuntzako Espezialitateko graduondokoa du eta Orientazio, Ikuskaritza eta Coaching-eko Espezializaziokoa, biak Deustuko Unibertsitatean eginak. DBSko Estrategia eta Sistemen arlokoa da eta enpresen sorrerako eta estrategiako alorretako ikasgaietako irakaslea da, lizentziaturan eta graduondoko programetan. Era berean, hainbat graduondokotan enpresen sorrerako proiektuen koordinatzailea eta tutorea da. “Lehiakortasuna eta Garapen Ekonomikoa” ikertaldeko kidea da. Talde horren baitan, enpresen sorrerari, jarrera ekintzaileei eta portaera ekintzaileak osatzeari buruzko gaietan aritzen da.
2005ean iNNoVaNDiS programa abian jarri zenetik, programa horren Donostiako campuseko arduraduna da.

  • Orientazio pertsonaleko lantegia eta Nire ekintzailearen bila lantegia eman eta koordinatzen ditu.
  • LinkedIn-eko profila| Twitter: @Asibanez

Rogelio Fernández OrteaRogelio Fernández Ortea
Humanista, enpresan espezializatua, Adimen Emozional eta Lidergoko aditua. Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, Gizarte Kapitaleko espezializazio ikastaroko zuzendaria, eta Euskadiko Adimen Emozionaleko Partzuergoko bazkide-sortzailea. Inguru ez akademikoan, hainbat erakundetan esku hartzen du aholkulari lanetan. Azkenik, hitzaldiak eta solasaldiak eskaintzen ditu aditu den jakintzaren arloetan.

  • Ideiak eta Proiektuak Sortzeko Ikastaroaren koordinatzailea.
  • LinkedIneko profila | Twitter: @berriek
     
Jon Mikel Zabala Jon Mikel Zabala, Deusto Business Schooleko irakaslea
Jon Mikel Zabala-Iturriagagoitia Deustuko Unibertsitatearen (Donostia) Donostiako campuseko irakaslea eta ikertzailea da. Irakaskuntzaren eta ikerketaren esparruko interesek berrikuntza politikekin eta berrikuntzaren kudeaketarekin dute zerikusia. Ikertzaile izanik, berrikuntzako ahalmenaren ebaluaziorako ikuspegi metodologikoen garapenean lagundu du, berrikuntza politikako tresnetan (erosketa publiko berritzailea eta aurrekomertziala), berrikuntzaren kudeaketako tresnetan (bereziki, sormena eta zaintza teknologikoa) eta, berriki, Internet aztertzeko hurbilketa metodologikoetan. Irakasle lanetan, graduan, masterrean eta doktoregoan irakatsi du Europa eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan. European Planning Studies, Regional Studies, Scientometrics, Science and Public Policy, Research Policy edo Technovation bezalako aldizkarietan argitaratu ditu lanak.

  • “Berrikuntzaren Hizkuntza Berria” irakasten du.
  • LinkedIneko profila | Twitter: @jonmizabala
     
Jose Ramón Mandiola Jose Ramón Mandiola, coach-a

Renault España SAk homologatutako coach-a. Erakunde horretan zuzentzen du maila hierarkiko desberdinetakoak gaitzeko programa bat 2002ko maiatzetik. Industria sektoreko enpresen antolaketako garapeneko proiektuak zuzentzen, prestatzen eta parte hartzen eta enpresa elkarteekin lan egin du. Espainian, enpresak eta sektoreak berregituratzeko proiektuak diseinatu eta zuzendu ditu: aduanak, makina erreminta, enpresa kimikoak, itsas sektorea, desgaitasunak (ONCE), abokatutza, etab. Banakako eta taldeko outplacement zerbitzuak diseinatu eta eskaini ditu enpresentzat, enpresa erakunde eta gobernu erakundeentzat.

  • Norberaren Orientazioko lantegia eskaintzen du.
  • LinkedIneko profila

Marta Iraola Marta Iraola, DonosTIK

Teknologia eta marketin digitalaren zale amorratua. Beti ari da tresna eta joera berriak probatzen.
Marketin eta salmentetan jaso zuen prestakuntza ESADEn; marketin, harreman publiko eta salmentetan, BORNEMOUTHeko UNIBERTSITATEan; gizarte sare, lineako marketin eta Cloud teknologian aditua da hainbat unibertsitate eta hezkuntza zentrotan; Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko Zuzendaritzako Idazkaritzan diplomaduna eta Key User SAP R/3 delakoan.
2.0 teknologietan (enpresak eta pertsonak 2.0 bihurtzen dituen enpresa) espezializatuta dagoen donosTIK (TIK Donostia, S.L.) erakundearen sortzaile eta kudeatzailea. Gizarte digitalera egokitzen laguntzen du.
 
  • Sareko inguruneen lantegia ematen du.
  • LinkedIneko profila | Twitter: @donostik
     
Asier Pérez Asier Pérez, sormen trebatzailea

Asier ohiko hizlaria da, irakasle gonbidatua Dundee, Zurich, Amsterdam, Monterrey bezalako unibertsitateetan. Arte Ederretako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta MFA (Master in Fine Arts) ERBANen (Nantes). Asierrek interes handia du pertsonen partaidetzan eta Internetek hori indartzeko duen ahalmenean. Zerbitzu eta sormen estrategikoko diseinuen arloko enpresa aitzindarietako kide izan da, lineako ikerketa proiektuak ere egiten, parte hartzaileak ikertzaile bihurturik.

  • Sormen-lantegia eta Design Thinking ematen ditu..
  • LinkedIneko profila | Twitter: @asierperezz

Imanol Abad Imanol Abad, Breaking Molds

Imanol Deusto Business Schooleko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna eta Innovander 2G da.
2011n Breaking Molds sortu zuen. Breaking Molds estrategia, sormen eta diseinuarekin jokatzen duen agentzia bat da, bere bezeroen markak edonolakoak izan ez daitezen. Enpresen artean daude Eroski, Wattio, Graphenea, Askora eta beste asko.

  • Sormen-lantegia eskaintzen du.
  • LinkedIneko profila | Twitter: @imabad

Mikel Cortés Mikel Cortés, Breaking Molds

Mikel Deusto Business Schooleko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako lizentziaduna, Innovander 2G eta Monterreyko Institutu Teknologikoko MBA da. Karrera amaitutakoan Trourist bidaien gizarte sarea abian jartzen aritu zen buru-belarri, beste hiru bazkiderekin batera. 2011n branding-aren eta komunikazioaren esparruan hasi zen lanean, beste batzuekin batera sortu zuen Breaking Molds agentzia sortzailean.

  • Sormen-lantegia eskaintzen du.
  • LinkedIneko profila | Twitter: @MikelCortes

Monike Zaballa Monike Zaballa, Berrikuntzako Ibermática Institutua (i3B) –Ibermática taldea

Deustuko Unibertsitateko Informatikako lizentziaduna. SWko aplikazioak garatzen eta ezartzen hasi zen lanbidean, 2006. urtera arte. Urte horretan Ibermática Innovación, i3B Institutuan sartu zen I3Bra sartu zenetik, Código Capital Innovación (CCI) metodologia garatu eta aplikatzeko arduraduna da, Ibermáticak garatua, erakunde baten berritzeko ahalmena neurtzeko sortua. Horrez gain, berrikuntzako aholkulari lanetan parte hartu du I + G+ b-ko hainbat proiektutan, banketxeetan, Energian eta Smartcities esparruetan.

  • ‘El nuevo lenguaje de la Innovación’ ikastaroa ematen du.
  • LinkedIneko profila

Iñigo e Iranzu, Sinnple

Iñigo Benedicto Iñigo eta Iranzu, Sinnple
Industria ingeniaria Nafarroako Unibertsitatean. 10 urteko esperientzia du berrikuntzan. Lehenengo etapan, I G + b–ko jardueretarako proiektu eta europar finantzazioan espezializatu zen. Consultancies for Internacional Management Nazioarteko Aliantza Estrategikoen Sarea sortzen lider izan da. 2011tik Sinnpleren sortzailekidea da. Bertan lan egin du metodologia berriak sortzen, gizarte berrikuntza enpresetara hurbilduz eta gizarte ekintzailetza dinamizatuz, prestakuntzatik hasi eta negozio ereduen diseinuan laguntza ematera.

  • LinkedIneko profila | Twitter: @ibenedicto

Iranzu Sáinz de Murrieta Iranzu Sáinz de Murrieta
Industria Antolaketako ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean eta PDD IESEn. 14 urteko esperientzia du berrikuntzan eta I+Gn, berrikuntza pribatu eta publikoko estrategia proiektuak lideratzen. StartUp–etarako Business Angelsen Sare pribatu bateko managerra izan zen eta arlo horretan negozio ideiak identifikatzen, ebaluatzen eta baliozkotzen. 2011tik, Sinnpleren sortzailea da, Bertan garatu ditu enpresen gizarte berrikuntzako eta gizarte ekintzailetzarako proiektuetan. Azken arlo horretan, honako proiektu tipologia azpimarra daiteke> gizarte-enpresen negozio-ereduen definizioa, gizarte berrikuntzari eta prestakuntzari lotutako ekintzailetza sustatzea eta dinamizatzea

  • Desarrollo de Proyecto I eta Desarrollo de Proyecto II lantegiak ematen ditu.
  • LinkedIneko profila | Twitter: @iranzusm

Mikel Korta Mikel Korta, Innogune

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna eta Finantza eta Kontabilitateko Masterra Deustuko Unibertsitatean. Innoguneren arduraduna, Unibertsitateko enpresa habiarena, unibertsitate inguruan sortzen diren ekintzaileei eta enpresa proiektuei laguntza ematen. Zeuxa Solutions-en hasi zuen aholkulari karrera, oinarri teknologikoa zuten proiektuak sortzen eta kudeatzen.

  • Erreferentziazko enpresetan praktikak koordinatzen ditu.
  • LinkedIneko profila| Twitter: @Mikel Corta

Fernando Alfaro Fernando Alfaro, Bankinterren Fundación de la Innovación Bankinter-en patronoa, Aprende a Pensar al Revés/en sortzailekidea eta Madiva Soluciones-en bazkide sortzailea.

Madrileko Unibertsitate Complutensean eta Harvard Business Schoolen prestatutako ekintzaile hau berrikuntza prozesuetan aditua da. Izan ere, luzaroan jarri zituen praktikan Bankinterren berrikuntza lanetan arituta. Gaur egun ere jarraitzen du diziplina horri lotuta prestakuntza arloan, Fundación de la Innovación Bankinter-en Akademia programa sustatzen eta ekintzaile lanetan, Aprende a Pensar al Revés-en. Gainera Madiva-ren sortzailea da, oinarri teknologikoko startup bat, publikoki eskura dagoen informazioaren adimendun ustiapenean oinarritutako soluzioak eskaintzen dituena.
· Hizlaria
 
  • LinkedIneko profila| Twitter: @bkbk1954
  • Fernado Alfarorekin solasean

Ruth Aristondo Ruth Aristondo, TheNiu Komunikazioa & Estrategia

Deustuko Unibertsitateko Giza Zientziak: Komunikazioko lizentziaduna, Interakzioko Marketineko eta Komunikabide Berrietako Masterrean graduduna IEBS Business Schoolen eta iNNoVaNDeR 4G. Kultur Atelier eta Bostnan bezalako agentzietan lan egin ondoren, 2015ean jarri zuen martxan bere taldearekin TheNiu branding eta komunikazio estrategikoko agentzia. Agentzia horrek nortasuna ematen die markei eta On eta Off estrategia sortzaileak marrazten dituzte, izaera markatzeko eta merkatuan lehiatzeko.
iNNoVaNDiSekin aritu da elkarlanean 2010etik Ruth, eta orain sareko kide da, sare eta komunikazioen koordinatzaile lanetan.
 
  • LinkedIneko profila | Twitter: @dottR