Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + Digital Business Skills

Formakuntza Programa

Sakontzeak eta Gradu Amaierako Proiektua

Eraiki zeure ibilbidea

EAZko graduak prestakuntza orokorra eta balio aniztuna eskaintzen dizu, enpresa batean hainbat egiteko eta proiektutan aritzeko gaitzen zaituena. Baina, aberastasun hori eta espezializazio maila jakin bat ez dira kontrajarriak. Espezializazioa sakontzearen bidez lortuko duzu.

Azken mailako seihilekoetako batean, 5 irakasgai egingo dituzu. Irakasgai horiek, batera hartuta, sakontze bat osatzen dute, hurrengo lan esparruetan:

1. Marketina
Enpresaren kudeaketa bezeroen eta beste interes taldeen gogobetetzea lortzera bideratzen ikasiko duzu, horretarako haien beharrak identifikatuz, kalitatezko produktu eta zerbitzuen bidez balioa sortuz, eta truke harreman eraginkorrak garatuz.

Irakasgaiak:

  • Banaketaren kudeaketa
  • Komunikazioko erabaki estrategikoak
  • Kontsumitzailearen jokabidea
  • Merkatu ikerketa
  • Marketineko simulazio estrategikoa

2. Zuzendaritza estrategikoa
Enpresa ikuspegi integralaz kudeatzen ikasiko duzu, beharrezko estrategiak sustatuz eta pertsonak, baliabideak, sistemak eta teknologiak antolatuz, bere lehiakortasuna hobetzeko eta gizarteko kideentzat balioa sortzeko, epe labur, ertain eta luzeko erabakietan.

Irakasgaiak:

  • Kanpo analisia
  • Prozesuen eta Sistemen Analisia
  • Barne ekintzailetza
  • Enpresa estrategia
  • Kontrol estrategikoa

3. Finantzak eta Kontabilitatea
Enpresa proiektuen ekonomia eta finantza egoeraren bilakaera diagnostikatzen, planifikatzen eta kontrolatzen ikasiko duzu eta inbertsioko eta finantzaketako erabakiak optimizatzen.

Irakasgaiak:

  • Finantza kontabilitate aurreratua
  • Kudeaketako kontabilitate aurreratua
  • Finantza zuzendaritza 2
  • Arriskuen kudeaketa eta finantza merkatuak
  • Enpresaren zerga kudeaketa

4. International Business
(irakasgaiak ingelesez eskaintzen dira)
Tokiko inguru ekonomikoaren eta inguru ekonomiko globalaren errealitatea interpretatzen ikasiko duzu, hartatik etorritako aukerak baliatzeko eta arriskuei aurre egiteko, eta nazioartean jarduteko.

Irakasgaiak:

  • International Finance
  • International Economics
  • European Union
  • International Marketing
  • International Human Resource Management

Gradu amaierako proiektua

Gradu amaierako proiektua nahitaezkoa da eta hirugarren mailako bigarren seihilekoan egiten da. Gradu amaierako proiektu horren bidez, gaitasun hauek lantzen dira, besteak beste: ahozko eta idatzizko komunikazioa, lorpenerako eta kalitaterako orientazioa, pentsamendu sistemikoa, ingurura egokitzea, ekintzaile espiritua eta proiektuak kudeatzeko gaitasuna.

Matrikulatu ahal izateko, ikasleak titulazioko oinarrizko eta derrigorrezko irakasgai guztiak gaindituta, edo gutxienez matrikulatuta, eduki beharko ditu.

Proiektuaren faseak:

  1. Proiektuaren plangintza (aurreproiektuan zehaztuko dena)
  2. Proiektuaren garapena. Tutoretzaren bidez, laguntza emango zaie ikasleei fase honetan.
  3. Azken txostenaren aurkezpena.
  4. Ahozko defentsa.

Proiektuaren helburu nagusia da ikasleari aukera ematea ondoren aurkeztu diren proiektu motetako bat egiteko, taldean (lehentasunez), denbora tarte jakin batean eta irakasle tutoreak gainbegiratuta.

  • Enpresa berria sortzeko proiektua: ikasleek eurek proposatutako enpresa ideia bati buruzko negozio plana garatzea edo kanpoko ekintzaile talde batek proposatuta egitea.
  • Herrialdea aztertzeko proiektua: herrialde jakin batek gure erkidegoko enpresei eskain diezazkiekeen negozio aukerak sakon aztertzea du xede.
  • Proiektu espezifikoa: proiektu mota honek aukera emango dio ikasleari EAZko graduko gaitasun multzo nagusiei lotutako gai zehatzetan sakontzeko, gaurkotasun eta interes handikoak eta erabilgarritasun praktiko nabarmenekoak.