Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + Digital Business Skills

Formakuntza Programa

Nazioarteko esperientzia

Nazioarteko mugikortasuna

EAZko graduko nazioarteko programak begiak mundura irekitzeko aukera emango dizu. Ikasle guztiek dute aukera 4. mailan seihileko bat atzerrian egiteko, Fakultateak truke hitzarmenak baititu Europa, Amerika eta Asia Pazifikoko 70 unibertsitate baino gehiagorekin.

Atzerriko herrialde batean bizitzeko eta heziketa jasotzeko esperientziak, herrialde horretako ohiturak ikasteko ez ezik, beste hauetarako aukera ere ematen du:

  • Beste kultura batzuk ezagutzea eta haiekin lan egiten ikastea
  • Besteekin harremanetan jartzeko gizarte trebetasunak indartzea
  • Atzerriko hizkuntzen maila hobetzea
  • Malguak izaten eta egoera berrietara egokitzeko gaitasunak duen garrantzia ikastea

Trukeko unibertsitateen zerrenda

Nazioarteko elkartasun praktiken programa

Deusto Business Schoolek lanbiderako prestakuntza eta giza eta balioetako prestakuntza bateratu nahi ditu eta, horretarako, programa berri bat jarri du abian, graduko eta gradu bikoitzetako ikasleek lanbideko praktikak egin ditzaten Latino Amerikan eta Indian ekonomia, ekoizpen eta gizarte proiektuak aurrera eramaten dituzten erakundeetan. Praktikak curriculumaren barruan daude eta, horrenbestez, 6 ECTS eta 12 ECTS arteko balioa dute, titulazioaren arabera.

  • Zein da helburua? Gure ikasleei giza eta lanbide esperientzia eraldatzaile bat eskaintzea, beren jakiteekin eta gaitasunekin proiektu txikiak bultzatzen laguntzen duten bitartean. Proiektu horiek, epe luzera, Hegoaldeko familia eta erkidego ahul eta pobretuenei aurrera egiten laguntzea espero da.
  • Non egin daiteke? Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India… Urtez urte proiektu berriak sortzen dira, garatzeko bidean dauden herrialdeetan lanean ari diren erakundeekin batera.
  • Noiz? 3. mailako udan (graduan) edo 4. mailako udan (gradu bikoitzetan), 6-8 astez. Gainera, aldez aurretik prestakuntza saio batzuk izango dira, Alboan garapenerako gobernuz kanpoko erakundearen eskutik. Eta, esperientzia amaitutakoan, ebaluatu egingo da.

Programa eta eskaera egiteko urratsak ikasleei eskolan bertan aurkeztuko zaizkie.

Nazioarteko elkartasun praktiken programa ezusteko handia izan zen niretzat: neure asmoekin bat zetorren lanbide aukera zen, zalantzarik gabe. Esperientziak igurikimen guztiak bete zituen eta aukera eman zidan ikusteko nola aplikatu daitezkeen kudeaketako, estrategiago eta lidergoko gaitasunak tokiko garapenean eta ahalduntzean, kasu honetan, Ahmedabad-en (Indian). HDRS (Human Development and Research Centre) erakundean lan egin nuen, ikerketa bat egin behar zen aztertzeko erakunde ekonomikoek nola sustatzen duten Indiako landa erakundeetako emakumeen lidergoa eta ekintzailetza. Hasieran zalantzak izan banituen ere, pozgarria izan zen enpresa kudeaketa gizarte ikuspegitik aztertzea. Horregatik, orain esparru horretan ikasten jarraitzeko gogoa dut, rol aktiboagoa eta dinamikoagoa hartuz.

Logo de la Universidad de Deusto

Itxaso Aranguren | EAZ + Zuzenbide graduko ikaslea

Itxaso Aranguren | EAZ + Zuzenbide graduko ikaslea, Praktikak Ahmedabad-en, India

Nazioarteko titulazio bikoitza

Kedge Business Schoolekin daukagun hitzarmenari esker, ikasleek graduko azken hiru seihilekoak Frantziako unibertsitate horretan egin ahal izango dituzte eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza eskuratuko dute. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduduna izango zara, Deustuko Unibertsitatean eta Kedge Business Schoolen (tokiak mugatuak dira).

Nazioarteko giroa gelan

Ikasleek geletan nazioarteko giroa izango dute, beste herrialde batzuetako ikasleekin harremanetan egongo direlako, India, Txina, Frantzia, Herbehereak eta beste hainbeste herrialdetatik nazioarteko seihilekoa gurekin egitera etorriak.