Garrantzi handikoa da graduko ikasketei buruzko arau akademikoak ezagutzea eta kontsultatzea: gehienezko deialdi kopurua, ikasketetan jarraitzeko baldintzak (urtero gainditu beharreko gutxieneko kreditu kopurua, mailaz igarotzea, gehieneko urte kopurua...), kredituak aitortzeko aplikatzen diren arauak eta oinarrizko arau akademikoak.
Deustuko ikasleen webgunean, Arau Akademikoen atalean sartuz gero, arau akademiko guztiak kontsultatu ahal izango dituzu, bai Deusto Business Schooleko gradu eta gradu bikoitzei dagozkien arau bereziak eta bai arau akademiko orokorrak.