Aro digitalerako osagarri bereizgarria
Mobile marketing, e-commerce, user experience, big data… nola eragiten die digitalizazioak enpresei?
- Digital Business Skills Deustuko Unibertsitateak EAZko graduarekin batera Donostiako campusean eskaintzen duen titulu propio bat da.
- EAZko graduaren prestakuntzari aro digitalean enpresak kudeatzeko behar diren jakite eta zuzendaritzako trebetasunak garatzeko sakontzea eransten dio.
- Summer Programme: 2018/19 ikasturtean, irakasgai hau Hego Korean egin zen, udan, astebetez. Herrialdea aukeratu zen berrikuntza digitaleko ekosistema erreferentziazkoa duelako.
Zertan datza?
Titulu propio honek 45 ECTS ditu, lau urtetan banatuta, EAZko graduko ikasketen osagarri (1. mailatik 4.era). Digital Business Skills programa hiru modulutan egituratuta dago. Modulu horien barnean, mintegiak, lantegiak edo workshopak daude, ekintzara bideratutako metodologiak erabiltzen dituztenak. Enpresetako zuzendariek ere hartzen dute parte programan.
Eraldaketa digitala
Ekonomia digitala eta negozio digitalak, 4.0 industria-In Company, Tresna digitalak.
Enpresetan aldaketa digitala gidatzeko eta, teknologia digitalez lagunduta, negozio ereduak optimizatzen laguntzeko estrategiak eta negozio ereduak ezagutuko dituzu, aro digitalean enpresarentzat aukera berriak sortzeko gai izan zaitezen.
Big Data & Business Intelligence
Datu baseak Big data eta Business Intelligence I; Big data eta Business Intelligence II
Modulu honetan, informazioa atzitzeko, biltegiratzeko, ustiatzeko eta antolatzeko behar diren gaitasunak garatuko dituzu, eskura dauden datuak negozioaren diagnostikoari eta erabakiak hartzeari laguntzeko jakintza bihurtzeko.
Marketin digitala
Marketin digitala I, Marketin digitala II, Marketin digitala III
User experience, e-commerce, mobile marketing… Modulu honetan, bezeroarenganako orientazioa landuko duzu, bezeroak ulertzeko eta haiekin ingurune digitalean elkar eragiteko gai izan zaitezen.
Gaitasunak
EAZko Graduan garatuko dituzun gaitasunez gainera, titulu propioak ikasleen lanbide garapenerako funtsezkoak diren beste alderdi batzuk azpimarratzen ditu:
Gaitasun orokorrak:
- Ingurura egokitzea
- Berrikuntza
- Arazoen ebazpena
Berariazko gaitasunak:
- Estrategiak eta negozio ereduak ezagutzea enpresetan aldaketa digitala gidatzeko.
- Enpresarentzat aro digitalean aukera berriak sortzeko gaitasuna.
- Sarean lan egiteko eta ingurune digitalean lankidetzan eta elkarlanean aritzeko gaitasuna.
- Informazioa identifikatzea, atzitzea, kudeatzea, antolatzea eta partekatzea, enpresan diagnostikoari eta erabakiak hartzeari laguntzeko.