Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EAZ + Digital Business Skills

EAZ + Digital Business Skills

EAZ Gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduan, enpresa proiektuak planifikatzen, antolatzen, zuzentzen eta abian jartzen ikasiko duzu. Besteak beste, finantzek eta kontabilitateak nola funtzionatzen duten ikasiko duzu, marketineko estrategiak nola eraikitzen diren, proiektu estrategikoak nola kudeatzen diren edo baliabideen nazioarteko kudeaketa nolakoa den.

Enpresa bateko arloak sakon ezagutuko dituzu eta enpresaren kudeaketa ikuspegi global eta integratzaile batetik ulertuko duzu. Horrela, askotariko zereginak eta erantzukizunak hartu ahal izango dituzu hainbat sektore eta erakunde motatan.

Hauexek ikasiko dituzu:

  • Baliabideak (giza, finantza eta teknologia baliabideak) efizientzia ekonomikoarekin, erantzukizunez eta iraunkortasunari begiratuta kudeatzen, tokiko lurraldearen garapenari laguntzeko.
  • Enpresaren funtzionamenduan eragina duten lege, ekonomia, gizarte eta kultur alderdiak aztertzen.
  • Enpresaren estrategia eta negozio eredua diseinatzen, kudeaketa funtzionalaren berezitasunak (finantzak, marketina, pertsonak, etab.) kontuan hartuta.
  • IKTak eta enpresa kudeaketako gainerako tresnak erabiltzen, prozesuak eta erabaki hartzeak errazteko.
  • Zuzendaritzako trebetasunak garatzen, Deustuko Unibertsitatearen berezko balioen arabera.

Ikaslearen profila

Sartzeko profila
Deusto Business Schooleko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasteko, sartu berri den ikasleak mundu globalean enpresen zuzendaritza eta administrazioari lotutako lanbide profilaren berezko jakiteak ikasteko eta gaitasunak garatzeko jarrera proaktiboa eta ahalmena eduki behar ditu. Ekonomiaren funtzionamendu globalaren aurrean interesa duen eta enpresek nola lan egiten duten jakiteko eta kudeatzen ikasteko jakin mina duen pertsona bat izan behar du. Hizkuntzetan prestakuntza ona eduki behar du, taldean lan egiteko gaitasuna, eta profesional bikaina bihurtzeko nahia, arduratsua eta gizartearekin konpromisoa duena.

Irteteko profila
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduak lanbide aukera zabalak eskaintzen ditu. Graduak ikasleari zuzendaritzako eta kudeaketako lanpostuetan aritzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskaintzen dizkio, industria eta zerbitzuetako enpresetan lan egiteko (ikuskaritzan, aholkularitzan, banketxetan, finantza zerbitzuetan, kontsumo handian eta abarretan), nazioan eta nazioartean, hainbat arlotan: finantzak, giza baliabideak, marketina, informazio sistemak, zuzendaritza orokorra, etab. Gainera, proiektu eta negozio berriei ekiteko gaitasuna ere eskuratuko du ikasleak.

Sartzeko baldintzak eta onartzeko irizpideak