Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.
JUAN I. PAGOLA CARTE Informazioaren Zientzietako lizentziatua da eta Komunikazioko doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatu doktorea da. Komunikazioko Graduan eta Erakunde, Enpresa eta Ikus-Entzunezko Komunikazioaren Kudeaketako Masterrean irakasten du. Irakasgai hauek ematen ditu: graduan, “Erakundeetako komunikazioaren teoria”, “Komunikazio proiektuen diseinua”, “Etika zibikoa eta lanbidekoa” eta “Garapen globala eta migrazioak”; eta, graduondoan, “Enpresa, erakunde eta ikus-entzunezko komunikazioa: sakontzea”.Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: etika eta erantzukizuna komunikazioan. Azken urteotan hainbat kargu izan ditu unibertsitatean: Komunikazioaren Kudeaketako Masterreko zuzendaria; Deusto Campuseko koordinatzailea (unibertsitate elkartearentzako elkartasun, kultura, kirol eta fede jarduerak) eta “Etika zibikoa eta lanbidekoa” irakasgaiko koordinatzailea (bi azken horiek Donostiako campusean).
Bulegoa: ()
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak | Lekua | |
---|---|---|
Astelehena | 11:00 - 13:00 | Despacho |
Martes | 12:00 - 13:00 | Despacho |