Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

naroa ibarretxe bilbao

img

naroa ibarretxe bilbao

Kategoria:
Doktore arduraduna
Formakuntza akademikoa:
Psikologiako lizentziatua da eta Medikuntzako doktorea
Posta elektronikoko helbidea:
Curriculum Vitae - PDF

Deustuko Unibertsitateko Psikologiako lizentziatua (2005) eta Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntzako doktorea (2009). Bartzelonako Unibertsitateko Psikiatria eta Psikobiologia Klinikoko Sailean egin zuen doktoregoko tesian, garuneko aldaketa linbikoak eta horiek disfuntzio emozional, usaimeneko eta oroimenekoetan dituzten ondorioak aztertu zituen Parkinson gaixotasuna zuten gaixoengan, erresonantzia magnetikoko irudien bidez. 2007an, eta doktorego aurreko prestakuntzaren barruan, ikerketako egonaldia egin zuen Oxford Centre for Functional Magnetic Resonance Imaging of the Brain (FMRIB, University of Oxford, UK) erakundean. 2010ean, doktoregoaren ondoren, tesirik onenaren Lluis Barraquer i Bordas 2010 saria jaso zuen. Ondoren, espezializatzen jarraitu zuen, Hospital Clínic-eko Neurologia Saileko doktorego ondoko ikertzaile gisa, Gaixotasun Neurodegeneratiboen Sareko ikerketa zentroan (CIBERNED). Gaur egun, Parkinson gaixotasunari eta esklerosi anizkoitzari lotutako neuroirudiari eta neuropsikologiari lotutako gaiak ikertzen jarraitzen du, eta ikertzaile nagusia da Deustuko Unibertsitateko Nahasmendu Mediko Larrien Neuropsikologia taldeko hainbat proiektutan. Gainera, Psikologia Saileko irakasle elkartua da eta Psikologiako Graduan ematen ditu klaseak, baita Deustuko Unibertsitateko doktorego programan eta Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterrean ere (azken horren zuzendaria da).

Bulegoa: (Bilboko Campusa)

 Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduakLekua
Asteazkena11.30 - 13.305
Asteazkena
Ikasleak aurrez aurre hartzeko orduak
11.30 - 13.30
Lekua
5