Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Grados de Lenguas

Hizkuntzak ikastea Deustuko Unibertsitatean

50 urte baino gehiago filologoak prestatzen

Hizkuntzak eta haien kulturak gogoko badituzu eta etorkizuneko lan-tresna bihurtu nahi badituzu; nazioarteko lanbide profesionalera sartu nahi baduzu edo euskal kulturaren egoeraz globalizazio garaian hausnartzeko interesa baduzu, zure profilerako egoki izan daitezkeen Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak graduak edo gradu bikoitzak eskaintzen dizkizu.

Deustuko Unibertsitateak, Bilboko campusean, hainbat gradu eskaintzen ditu Hizkuntzen arloan. Hizkuntza modernoak, Ingeles, Hispaniar, Hizkuntzalaritza edo Literatura Ikasketetako aipamenarekin, eta euskal hizkuntzarekin osatzekoa, Euskal Hizkuntza eta Kulturako gradu bikoitza eginez.

Unibertsitatearen beste proposamen bat da hizkuntzak eta enpresen kudeaketako gaiak bateratzea, Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketako graduaren bitartez.