Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Informazio saioak Donostiako campusean

Informazio saioak Donostiako campusean

Berezia: enpresa, turismoa, komunikazioa, zuzenbidea eta gizarte lana

Erabaki egokia hartu nahi baduzu, hauxe da zure eguna. Zure aukeraketa prozesuan laguntzeko, eskaintza akademiko osoa aurkeztuko dugu hitzaldi informatiboen bidez. 40 minutuko saioak izango dira, eta unibertsitateko irakasleek eta ikasleek gradu eta gradu bikoitz bakoitza xehetasunez kontatuko dizute, eta behar duzun informazio guztia izango duzu erabaki ona hartzeko.

Fakultate guztiak egongo dira bertan eta agenda antolatu dugu, zure lehentasunen arabera interesatzen zaizkizun saio guztietara joan zaitezen. Horregatik, bai kudeaketa eta ekonomia mundua interesatzen bazaizu, hizkuntzak ikasi eta kulturak ezagutu nahi badituzu, bai erantzukizunaren eta justiziaren zentzu handia baduzu, edo gizarte ongizatean lagundu nahi baduzu, etor zaitez gure informazio saioetara.

Jardunaldian zehar, zuzenbideko, komunikazioko, turismoko eta gizarte arloko irakasleek gradu bakoitzeko ikasketa-planak, praktikak, karrera profesionalak eta sarrera prozesua aurkeztuko dizkizute; eta ikasleek beraiek emango dizkizute beren esperientziak eta bizipenak, ikasle berri gisa.

Deusto Business Schoolek, Fakultatea aurkeztuko du, eskaintza akademiko osoaren ikuspegi orokorra, eta EAZekin konbinatutako titulazio guztiei dagozkien gaien azalpena eskainiko du: EAZen ikasketa plana, nazioarteko programa, enpresetako praktikak, onarpen prozesua, karrera profesionalak… Jarraian, EAZeko graduarekin konbinatu dezakezun titulazio bakoitzeko saio paralelo bat baino gehiago antolatuko dituzte.

Kontsultatu saioen agenda, aukeratu zein interesatzen zaizun eta eman izena.

Larunbata, azaroak 23

 

 

 

 


 

Zure saioak aukeratu eta izena eman