Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Informazio saioak Bilboko campusean

Informazio saioak Bilboko campusean

Berezia: enpresa + hizkuntzak eta turismoa

Larunbata, azaroak 30 Bilboko campusean

Kultura desberdinak ezagutzeko interesa baduzu, mintzatzeko erraztasuna baduzu, eta hainbat hizkuntzatan ona bazara, enpresa kudeaketa eta ekintzailetza gustuko badituzu, etor zaitez azaroaren 30ean, larunbata, antolatu ditugun informazio-saioetara.

Campusera egindako bisita batean, ezagutu ahal izango dituzu, zehaztasunez, zure zaletasunak eta interesak lanbide bihur ditzaketen titulazioak.

Hizkuntza modernoak, Hizkuntza modernoak eta kudeaketa, Euskal Hizkuntza eta Kultura, Turismoa, gradu bikoitzak edo titulu propioak dituzten graduak aurkeztuko dizkizute gradu bakoitzeko ikasketa planak, praktikak, karrera profesionalak eta sarrera prozesuak; eta titulazio horietako ikasleek beren esperientzia eta bizipenak ikasle berri gisa transmititzeko ardura izango dute.

Deusto Business Schoolek, Fakultatea aurkeztuko du, eskaintza akademiko osoaren ikuspegi orokorra, eta EAZekin konbinatutako titulazio guztiei dagozkien gaien azalpena eskainiko du: EAZen ikasketa plana, nazioarteko programa, enpresetako praktikak, onarpen prozesua, karrera profesionalak…Jarraian, EAZeko graduarekin konbinatu dezakezun titulazio bakoitzeko saio paralelo bat baino gehiago antolatuko dituzte.

Interesatzen zaizkizun saio guztietara joateko aukera izan dezazun antolatu dugu agenda. Kontsultatu saioen agenda, aukeratu zein interesatzen zaizun eta eman izena.

Zure saioak aukeratu eta izena eman