Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Informazio saioak Bilboko campusean

Informazio saioak Bilboko campusean

Berezia: ingeniaritzak

Larunbata, azaroak 23 Bilboko campusean

 

Ameslaria eta sortzailea bazara, arazoak konpontzeko eta gizarteak aurrera egiteko teknologia aplikatzeko interesa baduzu, gure ingeniaritzak egokiak dira zuretzat.

Ingeniaritza Fakultateak prestakuntza dualaren eta titulazio berrien ezarpenaren aldeko apustua egiten du, etorkizuneko lanbideei erantzuna emateko.

Ingeniaritzen arteko desberdintasunen berri izateko eta etorkizuneko zure lanbidea zein izan daitekeen jakiteko, etor zaitez azaroaren 23an, larunbata, antolatu ditugun informazio saioetara.

Goizeko 10:00etan Ingeniaritza Fakultatearen eskaintza akademiko osoa aurkeztuko da, eta zure ingeniaritza nola aukeratu jakiteko gakoak emango ditugu.

Hogeita hamar minutuko aurkezpenaren ondoren, ingeniaritzako arlo bakoitzaren aurkezpen espezifikoak egingo dira. Arlo bakoitzeko 3 saio antolatuko ditugu, ingeniaritzako arlo bat baino gehiago interesatzen bazaizu, saio batera baino gehiagotara joan zaitezen.
 

 

Eman izena