Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Fakultateko lantegiak

Kurtsoan zehar, Deustuko Unibertsitateko fakultate bakoitzak hitzaldiak, lantegiak eta fakultateko instalazioak ezagutzeko bisitaldiak antolatzen ditu, interesa duten ikasleek eta irakasleek bertatik bertara ikus dezaten zer ikasten den fakultate bakoitzean, zelako irakaskuntza eskaintzen den, karreran zehar zer irakasle izango dituzten, etab.; azken batean, unibertsitateko esperientzia bizi dezaten egun batez. Helburua hauxe da: bertaratzen direnek jakin dezatela zer den unibertsitatea, gehien interesatzen zaizkien gaiei buruz ikasten duten eta titulazio bakoitzeko laneko irteeren informazioa jasotzen duten bitartean.

Fakultateko lantegiak Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat dira, batez ere.

Ikasleak bakarrik zein taldeka etor daitezke euren ikastetxeko irakasleekin. Hala ere, toki eta antolaketa kontuak direla eta, ikasleak euren intereseko jardueretara etorriko diren ala ez adierazteko eskatzen diegu ikastetxeetako orientatzaileei edo/eta irakasleei. Euren kontura etorri nahi dutenak jar daitezela harremanetan Ikasle Berrien Bulegoarekin posta elektronikoz edo telefonoz.

Web orrialde honetan 2018-2019 ikasturtean antolatuko diren lantegien inguruko informazioa argitaratzen joango gara:

talleres de facultad
Fakultatea Eguna
Deusto Business School 2018ko azaroaren 19tik 28ra

Zuzenbidea - Legal Day

2018ko azaroak 29

Ingeniaritza

2018ko azaroak 19 eta 26
Psikologia eta Hezkuntza 2019ko otsaila-martxoa
Gizarte eta Giza Zientziak 2019ko martxoaren 11tik 14ra
 

 

Argitu zalantzak
900 500 600

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Tweets por @deustoPreUni

    Ziurtagiriak

    null