Ateak zabaltzeko jardunaldia Deustuko Unibertsitatean
Aurten, ikasleen zalantza guztiak argitzeko eta ikasketak aukeratzen laguntzeko, Deustuko Unibertsitatea ateak zabaltzeko jardunaldiak formatu birtualean egiten ari da.
Interesa duten guztiek parte hartu ahal izango dute jardunaldietan eta etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko behar den informazioa jasoko dute.
Martxoaren 13a, larunbata, ateak zabaltzeko azken jardunaldi birtuala
Jardunaldi honetan aukera izango duzu:
- Titulazioetako saioetan eta foroetan parte hartzeko
- Zalantzak txat bidez argitzeko
- Bideoak ikusteko
- Informazio liburuxkak jaisteko
- Irakasleekin hitz egiteko
Laster iragarriko dugu zein saio eta forotan parte hartu ahal izango duzun.
Jardunaldian parte hartu nahi baduzu eta izena emateko epea irekitzen dugunean jakinaraztea nahi baduzu, bete formulario hau: