Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ateak zabaltzeko larunbatak

Ateak Zabaltzeko larunbatak Bilbo, Donostia eta Gasteizko Egoitzan

Bilboko eta Donostiako campusetako eta Gasteizko Egoitzako ateak zabaltzen ditugu urtean zehar. Egun horietan, ikasle gazteei, gurasoei eta orientatzaileei aukera ematen zaie titulazioetan sakontzeko eta instalazioak hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatuen bidez.
 

  • Ateak Zabaltzeko larunbaten egutegia: 
Tabla
Tokia Eguna Ordutegia
Bilbo, Donostia eta Gasteiz 2020ko urtarrilak 11 10:00 - 14:00
Bilbo, Donostia eta Gasteiz 2020ko otsailak 15 10:00 - 14:00
  • Non dira Ate Irekiak?

Donostiako campusaren kasuan, Arrupe eraikinean egingo da; eta Bilboko campusean, berriz, Unibertsitateko eraikin nagusiko lehenengo klaustroetan izango da. Gasteizko kasuan, Egibide Deusto Arriaga egoitzan izango da.

  • Zertan datza jardunaldia?

Deustuko Unibertsitateak informazioko jardunaldiok antolatzen ditu unibertsitate aurreko ikasleek bana-banako arreta eta orientazioa jaso dezaten fakultateetako irakasle eta arduradunengandik. Egiten dituzten galderek lagundu egin diezaiekete hurrengo ikasturtean zer ikasi erabakitzen, zein gradu edo gradu bikoitz.

Fakultateetako ordezkariek halako egunetan erantzuten dituzten zalantzak eta galderak gai hauek ukitzen dituzte: ikasketa-planak, sarrera-prozesua, laneko praktikak, nazioarteko programa, lehenengo lanean hasteko laguntzak, atzerrian ikasteko aukera, bekak, ostatua, eskolatik kanpoko jarduerak, etab.

Etorkizuneko ikasleek eta gurasoek larunbat hauek aprobetxatzen dituzte Deustuko Unibertsitateko instalazioak eta laborategi espezializatuak ezagutzeko.

 

 

 

Izena eman Ateak Zabaltzeko larunbatean

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Tweets por @deustoPreUni

    Ziurtagiriak

    null