COVID-19ak eragin duen egoera honetan, gure bitartekoak egokitu ditugu, zure gradua aukeratzeko behar duzun informazio guztia eskura izan dezazun. Laster, webgune honetan, saioen, azoken, ate irekien jardunaldien eta abarren egutegia kontsultatu ahal izango duzu.
| Informazio saioakGradu eta gradu bikoitz bakoitzaren inguruko aurkezpenak antolatzen ditugu, Unibertsitateko irakasleek, arduradunek eta ikasleek parte hartuta. Xehetasun guztiekin azalduko dizute:
Auketatu zure saioak eta eman izena |
---|
Hezkuntza azokakIkasturte honetako azoketan nola parte hartuko dugun erabakitzeko, osasun agintariek jende askoko ekitaldiak aurrez aurre egiteko eman ditzaketen jarraibideen eta enpresa antolatzaileen erabakien zain gaude. |
| Banakako elkarrizketakInformazio saioen ondoren, gurekin banakako elkarrizketa bat izan nahi baduzu eta zure gradua aukeratzen lagunduko dizuten azken zalantzak argitu, jarri gurekin harremanetan eta telefono bidez edo Google Meet erabiliz hitz egingo dugu. |
---|