Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.
Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuna “DEUSTO 2018, Deusto: Zerbitzua eta Konpromisoa” planaren proiektu estrategietariko bat da. Plan horren bidez, Deustuko Unibertsitateak gizarteari egiten dion zerbitzua indartu nahi du, gizarteko eragileekin harreman estuagoak ezarriz, errealitatearen irakurketa kritikoa sustatuz, gizarteko prozesuetan parte hartuz eta antolamoldeak aldatuz.
Jesusen Lagundiaren apostolutza intelektualeko obra izaki, Deustuko Unibertsitateak era horretara berritu eta hezurmamitzen du gizartea zerbitzatzeko misioa, alegia, herritar arduratsu eta konprometituak izan gaitezen bultzatuz, gizarteko arazoen jakitun eta errealitatea aldatzeko dugun ahalmenaren jabe izanik.
“Justiziarekin konprometitutako herritarrak hezteko, konturatu behar dugu unibertsitateko tituluak, lanbiderako abestasuna emateaz gain, pertsonak laneko eta bizitzako jardunean gizarte erantzukizuna duela onartzea dakarrela. Ikasketekin herritar-betebehar berriak hartzen dira.”
Jesusen Lagundiaren Justizia Sozialerako eta Ekologiarako Idazkaritza, 2014.
Unijes. Jesulagunen Lagundiarekin lotutako Espainiako unibertsitate zentroen sarea. Informazio gehiago
Aristos Campus Mundus Campus de Excelencia Internacional. Deustuko Unibertsitatearen, Comillas Unibertsitate Pontifikalaren eta Ramon Llull Unibertsitatearen arteko atxikipen estrategikoa, irakaskuntzaren eta ikerketaren bikaintasuna eta hiruren proiektuen glokalizazioa bultzatzeko egina. Informazio gehiago
Crue Universidades Españolas. Espainiako 76 unibertsitatek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea. Informazio gehiago