Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 24Bilboko Campusa

Ekitzailetzari buruzko Deustuko Solasaldiak hasiko dira, oraingoan DeustoKabi eta Innogunen sortutako osasunari buruzko proiektuak dira.

Gero eta azkarrago eboluzionatzen duen mundu honetan, ezinbestekoa da teknologien, ezagutzaren eta pertsonen arteko hibridazioa. Hori dela eta, Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetzak hainbat elkarrizketa, hitzaldi, tailer eta abar jarri ditu abian. "Deustuko Solasaldiak" ekimenaren baitan, Deustokabi eta Innogunen inkubatutako proiektuekin eta ekosistemako gainerako eragileekin.


Ekainaren 4an ospatu zen jardunaldian, ekintzailetza eta osasunaren garrantzia batu ziren. Gero eta kezka handiagoa eragiten du gizartearen eta ekintzailearen egoera fisiko onak. Osasuna Mugimendua Kontrola, BaiGene eta Ecorganic enpresen eskutik jakin zen nola den posible osasunaren sektorean ekitea eta berritzea; ohitura osasuntsuak mantentzearen garrantzia; eta enpresen arteko lankidetza esperientzia eta negozio eredu berriak sortzea.


Garbiñe Henryk, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendariak, inauguratu zuen saioa eta hasiera eman zion Ekintzailetza eta Osasunari buruzko mahai inguruari eta hauek izan ziren parte hartzaileak: Arkaitz Larrinaga, Mugikoneko CEOa; José María Aznar, Baigeneko CEOa eta Barbara Enriquez, Ecorganic-eko CEOa. Moderatzailea: Raúl Onaindia, DeustoKabi inkubatzailearen arduraduna
 

 

24/06/2019 -  Deusto Diálogos Emprendimiento y Salud