Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko urriak 05Bilboko Campusa

Jarduera berriak Deusto Campuseko Kultura, Fedea, Kirola eta Elkartasuna sailetan

2021-2022 ikasturtearen irekierarekin eta pandemiaren aurreko irakaskuntza presentzialera itzulita, Deusto Campusek hiruhileko honetako jarduera programa berria iragarri du Kultura, Fedea, Kirola eta Elkartasun sailetan, ikasleek unibertsitate bizitzaz gozatu dezaten.

Aurten ere, Kulturak aurrez aurreko jarduerak eskaintzen ditu campusean, ikasleen gaitasunak eta talentuak artearen bidez garatzeko. Jarduera horien artean daude kantua, dantza, marrazketa artistikoa, eztabaida, literatura eta antzerkia. Gainera, jardueretan parte hartzen duten ikasleek 1 edo 2 ECTS lortu ahal izango dituzte. Tailerrek leku mugatuak dituzte, beraz, garrantzitsua da izena garaiz ematea. Ordutegiak, programa eta bakoitzaren iraupena unibertsitateko Kultura webgunean daude.

Deusto Kulturak artearen inguruan elkartzeko aukera ere ematen du, kontzertu, lehiaketa, erakusketa, hitzaldi, antzerki eta abarren programazioaren bidez, eta kultur proposamen berrietara irekita daude. Jar zaitez haiekin harremanetan: kultura@deusto.eus

Gazteei euren hazkunde espiritualean laguntzeko, Deusto Campus Fedeak beste jarduera batzuk iragarri ditu. Horien artean dago MAG+Sren egungo proposamena, Ignaziotar espiritualtasuneko komunitate unibertsitarioa, bi campusetan emango dena. MAG+S-k Magis Urban Lab ekimena ere aurkezten du, gure hirietako zauriak ezagutu, otoitz egin eta eraldatzeko. Saioen ordutegia eta egutegia esteka honetan aurki daitezke. Bi jardueretan parte hartzeko izena eman behar da.

Bestalde, aurten ere Deustuk ikasle kopuru handia jaso duenez, aurreko normaltasunean bezala, fede sailak Garate International proiektua eskaintzen du, kultura, tradizio eta erlijio ezberdinen arteko topagune izan dadin. Lehenengo topaketa urriaren 1ean izan zen, 13:30etik 15:00etara, Deustu Campuseko, Garate Aretoko eta Klaustroko lokaletan eta campus birtualean.

Gainera, meditazioa egingo dute, urriaren 19an Bilboko kapera erromanikoan 14:00etatik 14:45era

Kirol sailari dagokionez, Deusto Campusek DeustoFit irekiko duela iragarri du, pandemia hasi zenetik ia 2 urte igaro ondoren, eta neguko txapelketak (futbola, areto futbola, saskibaloia eta padel txapelketa) eta e-Games txapelketak (FIFA 22 PS4 eta PS5, NBA 2K22 PS4 eta PS5, Grand Prix Inverno F1 2021 PS5, eta xakea) itzuliko direla. Tarifei, izen-emateei eta datei buruzko informazioa eskuragarri dago jada unibertsitatearen kirolen orrian. Deusto Campusek kirol-instalazioak Deusto Booking orriaren bidez erreserbatzeko aukera gogorarazten digu.

Azkenik, Elkartasunak ikasturteari hasiera emango dio urrian eta azaroan egingo diren proiektuekin. Proiektu horiek giza garapen justu eta iraunkorrarekin konprometitutako unibertsitate komunitatea eraikitzen lagunduko dute.
Urrian, bi jarduera izango dira: SIKIA-ONA eta Bizitza Jokoan. Alde batetik, SIKIA-ONA jarduerak, Anesvad eta Moviltik erakundeekin elkarlanean, osasun eskubidearen inguruko errealitatea ulertaraztea du helburu, eta hiru eguneko ikastaroak izango dira (urriak 18, 19 eta 20) 15:00etatik 18:00etara. Bestalde, Bizitza Jokoan ikastaroak, Mugarik Gabe proiektuaren barruakoak, Giza eta Ingurumen Eskubideen defentsa, Krisi Klimatikoa eta Komunikazioa izango ditu hizpide, eta hilaren 18an eta 25ean izango da, 15:00etatik 18:00etara.

Azaroan, Elkartasunak justizia errestauratzaileari eta finantza etikoei eta bidezko merkataritzari buruzko beste bi jarduera antolatu ditu. Lehenengo ikastaroa Askabide Elkartearekin batera emango da eta bost egun iraungo du (16, 18, 23, 25 eta 30) 15: 00etatik 17: 30era. Helburua da justizia errestauratzailearekin lotutako bilakaera eta praktikak azaltzea, bai nazio mailan, bai nazioartean. Bigarrena, Euskadiko Finantza Etikoak elkartearekin, Oikocredit Euskadirekin eta Kidenda elkartearekin emango da, hilaren 2, 9 eta 16an, 15:00etatik 18: 00etara, eta helburua da azaltzea hegoaldeko herrialdeetako ekoizleen egoera zein den eta nola sustatzen dituen bidezko merkataritzak, finantza etikoek bultzatuta, komunitate horietan aldaketa positiboak.

Lau jarduerak aurrez aurre emango dira, beraz, plazak mugatuak dira eta izena garaiz eman behar da. Izena emateko estekak Elkartasuneko webgunean aurki daitezke. Gainera, ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek 1 ECTS jasoko dute