Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko uztailak 26Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitateak lau Ikerbasque berri ditu ikertzaile taldean

Doktorego ondoko ikertzaileentzako 2019ko Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioa deialdian, Unibertsitateak bi Ikerbasque Associate lortu ditu (Ernesto Panadero eta Antonio Masegosa) eta bi Ikerbasque Fellowship (Rocío García eta Joan Manuel Fernández). Postu horiek, Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak eta erakunde hartzaileak finantzatzen dituzte, kasu honetan Deustuko Unibertsitateak, eta bertako ikerketa-taldean sartuko dira, jakintzaren hainbat adarretan.


Horrela, hautatutako ikertzaileek lider zientifiko bihurtzeko behar diren gaitasunak eskuratuko dituzte. Rocio García Carrión Ikerbasque Fellowship, haurren artean hezkuntza arrakasta sustatzeko irakasteko eta ikasteko mekanismoetan espezializatutako ikertzailea da. Ikerrildo hori garatu zuen Marie Curie Fellow-k bezala Cambridgeko Unibertsitatean, eta bertako ikertzaile lankidea da. Ramón y Cajal programaren onuraduna ere bada eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean sartu da, Lourdes Villardón buru duen eDucaR taldearen barruan.


Bestalde, beste Ikerbasque Fellowship, Joan Manuel Fernández Mendoza, ekologia industrialean aditua da, zehazki, hiri azpiegituren ingurumen ebaluazioan. Ingurumen Zientzietan eta Teknologian Doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB), gaur egun Ingeniaritza Fakultateko Deustotech Energy taldean sartu da. Bere ikertzaile nagusia, Ainhoa Alonso da.


Ikerbasque Associate Ernesto Panaderori dagokionez, Filosofiako doktorea da eta Hezkuntza Psikologian aditua. Gizartean partekatutako ikaskuntza autoerregulatua, kolaboratiboa eta arautua izan du ikerrildo nagusia. Gainera, Ikerlari gisa lan egin du Garapen eta Hezkuntza Psikologia Sailean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (Ramón y Cajal ikerketa programaren finantzaketa -2013 -) eta ohorezko irakasle modura Deakin Unibertsitateko (Australia). Ebaluazioari eta Ikaskuntza Digitalari buruzko Ikerketa Zentroan, Orain, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko kide egin da.


Beste Ikerbasque Associate, Antonio Masegosa, gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Ikerbasque Research Fellow da, bertako DeustoTech-Mugikortasun Unitatean ikertzen du, eta azaroan Associate-ra pasatuko da. Ingeniaritza Fakultatean jarraituko du lanean, Deustotech-eko ikertzaile gisa. Bere ikerrildo nagusia Adimen Artifizialeko teknika berriak dira, batez ere Machine Learning eta Metaheuristika, bereziki, garraio eta mugikortasun adimendunetarako sistema adimendunetan aplikatzeko. Informatika Zientzietan doktorea da Granadako Unibertsitatean, ikerketa esperientzia zabala izanik, egonaldiak egin ditu Kanadan (Ingeniaritza Elektrikoa eta Informatikoa, Alberta Unibertsitatean), Erresuma Batuan (Informatika Zientzietako Eskola, Nottinghameko Unibertsitatean) eta Belgikan (IRIDIA, Bruselako Unibertsitate askean).