Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Justizia soziala Deustun

Justizia Sozialerako Elkartasun eta Lankidetza Planak honela ulertzen du elkartasuna: pertsona guztien duintasuna eta bizitza sozial, politiko eta ekonomikoan bete-betean parte hartzeko eskubidea bermatuko duen gizartea eraikitzearekin konpromisoa izatea. Konpromiso hori gauzatzeko, helburu bera lortzen ahalegintzen direnekin elkarlanean aritu beharra dago.
 

Gure erronkak

  1. Justizia soziala eta zuzentasuna sustatzea.
  2. Bake eta adiskidetze kultura eraikitzea.
  3. Gizarte inklusiboak bultzatzea, aniztasuna aintzat hartuta.
  4. Partaidetza demokratikoa sustatzea.
     

Unibertsitatean sustatutako ekimenak

Justizia soziala Deustun

  • Jardunaldi, mintegi eta hitzaldiak.
  • Aristos Campus Mundus bizipenak: mintegiak lekuan bertan.
  • Deusto Barometro Soziala.
  • Sentiberatze kanpainak eta ekintzak.
  • Boluntariotzako esperientziak  Bizkaiko eta Gipuzkoako erankundeetan.
  • Nazioarteko boluntariotza Perun, Txilen, Brasilen,Kenyan, Mexikon eta Tanzanian. 
  • Unibertsitateko bekak mila ikasle baino gehiagori laguntzeko. 

 
Zentroak

  • Deusto Campus Elkartasuna: Deustuko Unibertsitatearen xedeen artean dago mundu bidezkoagoa eraikitzeko ardura. Deusto Campus Elkartasunak lagundu egiten du, unibertsitateko elkarte solidarioagoa, sentiberagoa, aktiboagoa eta prestatuagoa sustatzen. Prestakuntzaren, konpromisoaren, ekintza solidarioen, tokiko mintegien eta nazioarteko auzolandegien bidez bultzatzen du lan hori.
     
  • Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua: giza eskubideen sustapenaren alde lan egiten duen erakunde akademiko independentea da irakaskuntzaren, ikerketaren, sentsibilizazioaren eta gizarte ekintzaren bitartez.
     
  • Etika Aplikatuko Zentroa: honen misioa da justizia soziala, bakezko bizikidetza, pertsonen duintasuna eta bizitza sozial, politiko eta ekonomiko betea izateko eskubidea aztertu eta hori sustatzen duten praktikak bultzatzea. Horretara, pertsonen eta gizarteen garapen osoan aurrerapausoak ekarriko dituzten politika eta praktika sozialak sustatzen dira, gizarte konpromisoa, bikaintasun akademikoa, talde espiritua eta partaidetza abiapuntu harturik.
     
  • Justizia sozialerako eta inklusiorako plataforma: gaur egun, Deustuk Europar Batasunak finantzatutako hainbat eta hainbat ikerketa proiektutan (FP7 eta H2020) parte hartzen du, nazioarteko hainbat saretako kide da eta lankidetza hitzarmenak sinatu ditu mundu osoko unibertsitate eta ikerketa zentroekin. Ikerketako Errektoreordetzak koordinatzen duen plataforma horren barruan daude hezkuntzan, etikan, enpleguan eta gizarte ekonomian, giza eskubideetan, ekintza humanitarioan eta integrazioan justizia sozialaren eta inklusioaren inguruan ikertzen duten ikertzaileak.
     
  • Loiola Klinika Juridikoa: unibertsitateak justizia sozialaz duen konpromiso sendoa bultzatzeko eta ekarpena egiteko beharrizanetik sortu da, eta ikasleak justizia sozialera hurbiltzeko tresna bat da. Gizarte erakundeekin lan egiten da (CEAR-Euskadi, Cáritas, ALBOAN, Ellacuría, besteak beste), justizia soziala eta zuzentasuna oinarri harturik, kultura inklusiboa garatu, piztu, eratu, sortu eta sustatzea lortzeko.
     

 Lankidetza sareak

Redes de colaboración 

  • “Harrera” kanpaina: Jesusen Lagundiak elkartasun eta inklusioko kultura sustatzen du pertsona migratzaile eta errefuxiatuekin, harrera, lankidetza, intzidentzia, sentsibilitate eta hezkuntzaren bidez, elkar ulertzeko, elkarri lagun egiteko, laguntzeko eta ongietorria emateko.
     
  • Alboan, Jesusen Lagundiak Euskal Herrian sustatutako GKEa: desberdintasuna eragiten duten bidegabekeriak salatzen dituen herritartasun globala eraikitzen egiten du lan, denen ongia sustatuko duen kultura eraikitzen eta maila globalean eta tokikoan txirotasuna eragiten duten egiturak aldatzen.
     
  • Jesulagunen Justizia Sozialerako eta Ekologiarako Idazkaritza: Jesusen Lagundiaren gobernuko egituraren barruko bulego bat da, justiziaren, bakearen, adiskidetzearen eta ingurumena zaintzearen aldeko lanean jesulagunak eta lankideak animatzeko eta euskarri izateko sortua, nazioarteko eta sektoreen arteko sareen bitartez.

  • "Scholars at Risk" (SAR): laguntzako nazioarteko sare bat da, mundu osoan bizitzaren, segurtasunaren, askatasunaren eta/edo lanaren kontrako mehatxuak pairatzen dituzten unibertsitateko langileak sustatu eta defenditzekoa. Premiazko ekintza eta salaketez gain, laguntza puntuala eta etengabea ematen die arriskuan dauden akademikoei, sareko erakundeetako mintegietan, ikerketetan eta irakaskuntza postuetan txertatuz. Era berean, aholkularitza eta erreferentziako zerbitzuak ematen dizkiete haien bizitza eta karrera profesionalak toki berrian hasteko borrokan ari direnei.
     
  • Lankidetza iraunkorra Bizkaiko eta Gipuzkoako gizarte erakunde eta eragileekin