Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nortzuk gara eta zer egiten dugu

Símbolo Justicia Social
 

Koordinazioa: Javier Arellano Yanguas.
Talde eragilea: Idoia Irigaray Apalategui eta Cecilia Martínez.


Justizia Sozialerako Elkartasun eta Lankidetza plana

Deustuko Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuneko estrategian, honela ulertzen da elkartasuna: pertsona guztien duintasuna eta gizarte, politika eta ekonomia bizitzan bete-betean parte hartzeko eskubidea bermatuko duen gizartea eraikitzearekin konpromisoa izatea. Helmuga horretarantz aurrerapausoak emateak gizarte egitura bidezkoagoak eta jasangarriagoak eskatzen ditu. Hartzen dugun konpromisoa eraginkorra izango da baldin eta helburu berberarekin konpromisoa hartua duten erakunde eta instituzioekin lankidetza, batez ere gizartean baztertuta dauden talde eta euren legezko interesak ordezkatzen dituztenekin lankidetza aritzen bagara.

Justizia sozialerako elkartasun eta lankidetza plana lotuta dago Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako ezarritako Helburuetan jasota dauden konpromiso globalekin eta bat egiten du Frantzisko aita santuak Laudato Si gutun entziklikoan denon etxea zaintzeko egiten duen deiarekin. Bi dokumentuek adierazten dute bazterkeria eta desberdintasuna eragiten duten prozesuen arteko lotura ulertu beharra dagoela, eta tokikoaren eta globalaren arteko lotura estutu.

2014ko Erromako Adierazpeneko oinarriak eta CRUE elkarteko unibertsitateek lankidetza politiketan duten paperari buruzko politikak bere egiten ditu.

Justizia sozialerako elkartasun eta lankidetza arloko plan gidariak erantzun propioa eman nahi die gure inguru hurbil eta urruneko erronkei:

  1. Justizia soziala eta zuzentasuna sustatzeari
  2. Bakerako eta berradiskidetzeko kultura eregiteari
  3. Aniztasuna abiaburu harturik gizarte inklusiboak bultzatzeari
  4. Partaidetza demokratikoa sustatzeari
     

Helburuak

  1. DUk justizia sozialaren, bakearen, inklusioaren eta partaidetza demokratikoaren alde egiten dituen ekimenen eragina indartzea, dauden jarduerak hobeto ezagutuz eta artikulatuz.
  2. Justizia sozialaren, bakearen, inklusioaren eta partaidetza demokratikoaren aldeko lana unibertsitateko bizitzako arlo guztietan txertatzea. a) irakaskuntzan, b) ikerkuntzan eta transferentzian, c) gizartearen zerbitzuan eta d) pertsona eta erakundeetan.
  3. Unibertsitateko elkartearen partaidetza bultzatzea, gizartea aldatzea sustatuko duten esperientzia eta proiektuetan.
  4. Lankidetzarako mekanismoak eta jarduerak sustatzea tokiko eta nazioarteko prozesuetan ari diren eragile eraldatzaileekin.