Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko otsailak 20Bilbo

Deustu izango da unibertsitateek justizia eta bakea sustatzean duten eraginari buruzko nazioarteko foroaren egoitza, otsailaren 20an eta 21ean

Unibertsitateek, gobernuek eta gizarte zibilak elkarrekin jarriko dituzte garapen jasangarriaren helburuetan aurrera egiteko ideiak eta irtenbideak. THE-Times Higher Educationek Deustu aukeratu du 200 aditu inguru bilduko dituen ekitaldi global hau egiteko. Erakunde britainiar ospetsu horren ranking batek munduko 27 unibertsitate onenen artean kokatu du Deustu, 16. GIH bultzatzeko: Gizarte justu, baketsu eta inklusiboen sustapena. Topaketaren amaieran, otsailaren 21ean, 13:30ean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hartuko du parte.