Inklusio eta Irisgarritasun Planaren bidez, unibertsitatean inklusioa erraztera bideratutako helburuak ezarri dira: hezkuntza-laguntza premia bereziak (NEAE) dituzten ikasleen parte hartzea eta ikaskuntza sustatzea; irisgarritasun unibertsala hobetzea eta denontzako diseinua egitea; sare eta erakundeekin aliantzak egitea; eta DUko ikertaldeek arlo honetan egiten duen ikerketa eta transferentzia bultzatzea.
Zerbitzuak
- Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua: ikastegi guztietako tutoreen sarea.
- Laguntza psikologikoa - Deusto Psych, nahi duten unibertsitateko pertsona guztientzat.
- Gizarte Ekintza eta Inklusio Zerbitzua: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak artatzen ditu,irakasle, langile, senitarteko eta gizarte agenteekin elkarlanean, haien inklusioa eta irisgarritasunaziurtatzeko. Informazio gehiago
Unibertsitatean sustatutako ekimenak
- Jardunaldi eta ekitaldiak.
- Ikastaro eta lantegiak.
- Sentiberatze kanpaina eta ekintzak.
- Desgaitasunen bat duten pertsonek ikasteko eta lan egiteko aukerak.
- Praktiketarako, ikerketarako eta lankidetzarako hitzarmenak inklusioaren arloko erakundeekin.
- Banako curriculum-egokitzapenak.
- Irakasleak orientatzeko ekintzak.
- “Esku-hartzea: bizi-kalitatea eta gizarte-inklusioa” ikertaldea, Eusko Jaurlaritzaren aitorpena duena.
- Irakaskuntza: Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma, Hezkuntza Premia Bereziei buruzko unibertsitate masterra eta Gizarte Inklusioari eta Desgaitasunari buruzko unibertsitate masterra.
- Aisia eta Desgaitasunen Katedra.
Hurrengoen kide gara:
Lankidetza sareak
- Ciudades Amigables para todas las personas
- Adecco Fundazioa
- ONCE Fundazioa
- Universia Fundazioa
- Lantegi Batuak
- Gaude (Uribe Kosta)
- Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioa
- Entremanos Autismo Bizkaia