Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nortzuk gara eta zer egiten dugu

Símbolo Inclusión
 

Koordinazioa: Almudena Fernández González.
Talde eragilea: Aurora Madariaga Ortuzar eta Xiomara Martínez Tolnado.


Inklusio eta irisgarritasun plana

Arlo honek adierazten du Deustuk unibertsitateko elkartearekin duen konpromisoa, zehazki, mugaketa jakin batzuen ondoriozko hezkuntza-laguntza premia bereziak (NEAE) dituzten pertsonekikoa: entzumen eta/edo ikuste ezgaitasuna, ezgaitasun fisiko eta/edo organikoa, ezgaitasun intelektuala, buruko osasuneko arazoak, eta ebakuntza edo hausketa baten ondoriozko aldi baterako ezintasuna dutenekikoa); izan ere, halakoek zuzenean eragin dezakete edo arriskuan jarri garapen pertsonala, eskola giroan moldatzea, laneratzea eta gizarteratzea.

Deusto 2018 Plan Estrategikoaren gakoetariko bat da DUk inguruari zerbitzatzeko duen bokazioa. Gure unibertsitatean inklusio arloan sakontzeak esan nahi du laguntzako premia berezia duten ikasleei, haien senideei, irakasleei eta erakundean lan egiten duten pertsona guztiei arreta eskaintzeko baldintzetan aurrera egitea, baita beste gizarte eragile batzuei ere, inklusioa eta irisgarritasuna sustatzen parte hartzen dutenei, hain zuzen.


Helburuak

1. DUn hezkuntza-laguntza premia bereziak (NEAE) dituzten ikasleen parte hartzea eta ikaskuntza erraztea.
2. Denentzako irisgarritasuna eta diseinua hobetzea DUn.
3. DUren gizarte irudi inklusiboa ematea, eta hori ikusgarri egiteko itunak eta sareak sortzea.
4. Inklusio eta irisgarritasunaren inguruan DUko ikastegi eta taldeek egiten duten ikerketa eta transferentziako lana sustatzea eta agerian jartzea.

 

Lanildoak

1. ARDATZA: IRAKASKUNTZA

  • 1. ildoa. Curriculum-egokitzapenak eta hezkuntza-orientazioa. Hezkuntza premiak dituzten ikasleei curriculum-egokitzapenak eskaintzea, irakasle-ikertzaileek ezagutzen dituztela eta praktikan jartzen dituztela ziurtatzea, eta tutore batek jarraipena egitea.
  • 2. ildoa. Laguntza psikologikoa. Unibertsitateko elkarteari DUren barruan kontsultak izateko eta laguntza psikologikoa jasotzeko aukera eskaintzea.
  • 3. ildoa. Hezkuntzako jarduera eta praktika irisgarriak eta inklusioaren ikuspegia irakaskuntzan. Hezkuntzako edozein jarduera edo praktika planifikatzean, irisgarritasuna bermatzea eta inklusioaren ikuspegia irakaskuntzan txertatzea.

2. ARDATZA: IKERKETA ETA TRANSFERENTZIA

  • 4. ildoa. Ikerketa-proiektuak. Gaiaren inguruan DUko ikertaldeen ekarpenak identifikatzea eta inklusioaren eta irisgarritasunaren inguruko ikaskuntzak sustatzea DUn.

3. ARDATZA: GIZARTEARI ZERBITZU EMATEA

  • 5. ildoa. Sentsibilizazio kanpainak. Inklusioari eta desgaitasunari lotutako gaien inguruko sentsibilizazio kanpainak egitea eta kanpoko erakundeetako beste kanpaina batzuen zabalkundean ere laguntzea.
  • 6. ildoa. Hezkuntzarako eta laneratzeko aukerak desgaitasunen bat duten pertsonentzat. Bekak eta laguntza ekonomikoak eskaini eta horien berri zabaltzea, eta desgaitasunen bat duten ikasleen eta tituludunen laneratzea sustatzea, gizarte eta lan orientazioaren bitartez.
  • 7. ildoa. Aliantzak eta sareak. Inklusioaren esparruko erakundeekin hitzarmenak sustatzea, dauden aliantzak mantentzea eta berriak egitea.
  • 8. ildoa. Inklusioari buruzko dokumentazioaren zabalkundea DUn. DUn inklusioari buruz dauden zabalkundeko materialak berrikustea eta antzemandako beharrak aseko dituzten berriak sortzea.

4. ARDATZA: ANTOLAKETA ETA PERTSONAK

  • 9. ildoa. Datu estatistikoak eta Hezkuntzako berariazko premiak dituzten ikasleei jarraipena egitea. DUn hezkuntzako berariazko premiak dituzten ikasleen datuak eguneratuta izatea, Gizarte Ekintza eta Inklusioko Zerbitzuarekiko bilakaera eta gogobetetasuna analizatzea.
  • 10. ildoa. Unibertsitateko elkartea trebatzea. Gai honen inguruko ikastaroak eta/edo jardunaldiak eta prestakuntzako beste jarduera batzuk sustatzea unibertsitateko elkarteari zuzenduta, eta unibertsitateko elkartearen barruan horren inguruko adituen berri izatea.
  • 11. ildoa. Dokumentuen, materialen, espazioen eta lantaldeen irisgarritasuna. DUn, inguru birtualetan eta instalazioetan, taldeetan eta laneko tresnetan paperean dagoen dokumentazio guztiaren irisgarritasuna ziurtatzea (formatua, diseinua eta erabilgarritasuna).