Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko apirilak 17Bilboko Campusa

Orkestrak 9. Buletina argitaratu du, COVID-19aren Eskualde Lehiakortasunaren Behatokia

 

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak COVID-19aren Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokiaren asteroko buletina argitaratu du, koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen eragin sozial eta ekonomikoak aztertzen dituena. Helburua hauxe da: datozen asteetan hartu beharko diren erabakietarako lagungarri eta hausnarketarako bide izatea.


10. buletinak Ibon Gil de San Vicenteren hausnarketak jasotzen ditu edukirik nabarmenen artean, “Otra crisis sí, pero diferente a la anterior” izenburupean. Krisi honetan, Garapen Jasangarrirako Helburuen artean eraginik negatiboena izan duena 10. GJH izan da, Desberdintasunak murriztea. Orain, inoiz baino gehiago, “2030 agenda funtsezko gida bihurtu beharko litzateke bestelako kontratu sozial bat birpentsatzeko” eta “Inor atzean ez uzteko”. Administrazio publikoak, enpresak, gobernuak, lurraldeko agente guztiak eragile bihurtu beharko lirateke pertsonen ongizatearen alde. Taldeko ekimena beharrezkoa da erronka global handiei erantzuteko eta lehiakortasuneko tokiko erronkei erantzuteko ongizatearen zerbitzuan. Mercedes Oleaga Ongizateko Lab-eko ikertaldeko kidea eta Uxue Lorenz ikerketako teknikaria mintzo dira gai horiez.

 


Aurreko buletinak

1. buletina apirilaren 6an argitaratu zen. Birusak Euskadin duen eraginari buruzko txosten berezi bat dakar, Orkestrako ikertzaile hauek egina: James Wilsonek, Mari José Arangurenek, Patricia Cantok, Miren Estensorok, Jorge Fernándezek, Susana Francok, Ibon Gil de San Vicentek, Bart Kampek, Miren Larreak, Edurne Magrok, Mikel Navarro eta, Angélica Rodríguezek.
Lehenengo zenbaki horrek Mikel Navarroren hausnarketak ere jasotzen ditu euskal politikek krisialdi honetan duten marjinaz; baita Javier Retegirenak ere, jarduera ekonomikoa onbideratze iraunkorrera bidean jartzeko egin daitezkeen zereginetan pentsatzen hasteko.


2. buletina apirilaren 14koa da. Mikel Albizu, Miren Estensoro, Edurne Magro eta Jorge Férnandez Eskualdeko Lehiakortasunari buruzko Behatokiko adituen taldeak hausnarketa batzuk partekatzen dituzte: birusaren eraginak moteltzeko hiriak hartzen ari diren neurriak, zer egin dezaketen eskualde mailako estrategiek errekuperazio bidean hasteko covid 19aren ondorengo egoeran, edo energia arloko merkatuek hurrengo hilabeteetan izan dezaketen eboluzioa.


3. buletina apirilaren 20koa da. Ale horretan, Orkestrak hausnartzen du zer egingo genukeen klima aldaketak ekarriko dituen heriotzak pilatuta eta krisian bezain hurbil ikusiko bagenitu. Pandemia Latinoamerikatik ikusita ere aztertzen da eta galdera bat planteatzen du: ea balio duten urteetan zehar elkarlaneko gobernantza Euskal Autonomia Erkidegoan eratzeko egin diren ahaleginek krisiaren aurrean erantzuteko. Azken zenbaki horretan, Ainhoa Arrona, Pablo Costamagna, Miren Estensoro, Miren Larrea eta Amaia Zumeaga dira laguntzaile.


4. buletina apirilaren 27koa da eta gai hauek jasotzen ditu: "Reducción de emisiones vs. #yomequedoencasa" aurkezten du Macarena Larreak, energia, klima eta industria politiketan espezializatutako ikertzaileak; "Competitividad en tiempos de Zoom" gaia aztertzen du Patricia Cantok, komunikazioaren ikuspuntutik lurralde garapenean eta nazioarteko jakintza sareetan espezializatutako ikertzaileak; eta Norvegiak krisiari zelan egiten dion aurre ezagutzen laguntzen du James Kalrsenek, Agder-eko (Norvegia) Unibertsitateko irakasleak eta Agderforskining-eko (Norvegia) ikertzaile seniorrak.


5. buletina maiatzaren 4koa da. Koronabirusaren krisiak globalizazioaren amaiera ekarriko ote duen hausnartzen da, lokalizatuago dauden hornidura kateen mesedetan. Bart Kamp negozioen nazioarteratze eta zerbitizazioko adituak jorratzen du gaia. “Koronabirusaren pandemiak erakutsi du herritarrengandik hurbileko erabakiak hartu beharra dagoela; lurraldeetako gobernuen eta garapeneko tokiko politikak diseinatzearen garrantzia azpimarratu du, baita ekoizpen, enplegu eta kontsumo moldeetan aldaketen beharra ere. Kontua ez da soilik gure etorkizuna zelakoa izango den pentsatzea. Aldatu egin behar dugu hemendik aurrera”. Gai horretaz hausnartzen du Francisco Alburquerquek, Tokiko Garapen Ekonomikoko nazioarteko aholkulariak eta Orkestrako ikertzaile elkartuak.


Zer utzi dugu egin gabe itxialdian hain beharrezkoa ez zena eta zer egiten hasi gara eraginkorragoa dena? 6. buletinean, maiatzaren 11koan, Roberto Álvarok, ingeniaritza elektrikoan espezializatutako ikertzaileak, krisian kaltetuenak izan diren sektoreak bidezko trantsizioan txertatzeko egin beharko diren planen inguruan pentsarazten digu. Lankidetzan aritu beharraz eta erantzunak eta estrategiak koordinatu beharraz inoiz baino gehiago hitz egiten da gaur egun. Hala ere, garai zailak izan arren, europar industria beste era batera berreraiki eta berritzeko eta etorkizun jasangarrirako beharrezko trantsizioak bizkortzeko aukera bat da. James Wilson Orkestrako ikerketa zuzendariak kontatzen du.


7. buletinak txosten bat argitaratzen du gai honen inguruan: “Posición de partida de las empresas en Euskadi ante el COVID-19: análisis de su situación financiera”, Ibon Gil de San Vicentek, Mari José Arangurenek, Megan Briggsek, Francisco Carrillok, Miren Estensorok, Javier Retegik eta Rakel Vázquezek egina. Gainera, Jaime Menéndezek, Energiako Lab-eko doktorego aurreko ikertzaileak, gai honen berri ematen du: “Es el momento de la movilidad sostenible”. Suspertze fasean, mugikortasuna, bere ohiko tokia hartzeaz gain, berrikuntzarako espazio bat izan daiteke erantzunak hobetzeko. Carla Peletier enpresen eraldaketa digitaleko gaietako ikerketako teknikariak, bere aldetik, itxialdi honetan teknologiak hartu dituen aplikazio desberdinen errepasoa egiten du, funtsezkoa COVID-19aren era askotako eraginei aurre egiteko.


8. buletinak, gomendatutako edukien artean, Susana Franco ikertzailearen bideo bat jasotzen du: “La economía de los cuidados: pilar de la competitividad”. Horrez gain, Christian Ketels-en hausnarketak ere jasotzen ditu. Ketels Harvard-eko Negozio Eskolako exekutibo bisitaria da Michael E. Porter irakaslearen Estrategia eta Lehiakortasuneko Institutuan eta Orkestrako aholku batzordeko presidentea. Nazioarteko ikuspegia ematen du eta eskualdeen papera funtsezkoa dela adierazten du ekimen kolektiboa antolatzeko, hori gabe lehiakortasunaren hobekuntzak ez baitu bultzadarik lortuko. Hari beretik, Mari Jose Arangurenek eta Miren Larreak, Orkestrako zuzendari nagusiak eta ikertzaile seniorrak hurrenez hurren, lankidetzako maila ugariko gobernantza edo ko-gobernantza ezarri beharra inoiz baino premiazkoagoa dela erakusten dute.


COVID-19ak behartutako eraldaketa digital espresa geratzeko etorri da ala by-pass soila baino ez da lehengora itzuli aurretik? 9. buletinak Agustín Zubillaga ikertzailearen artikulu bat dakar. Gobernuen, enpresen eta administrazioen eraldaketa digitaleko prozesuek zelan jarraitu beharko luketen zirriborratzen du, beharrizan berriei erantzuteko. Francisco Javier Álvarez de los Mozos nazioarteko lankidetzako ALBOAN euskal GKEaren zuzendariaren ondokoaren eta Orkestrako aholku batzordeko kidearen hausnarketak ere biltzen ditu. Álvarezek laburbiltzen du pandemiak zelan eragiten dien garatzeko bidean dauden herrialdeei (non birusari kontra egiteko neurririk gehienak ia praktikan jarri ezinak diren) eta GKEen lan korapilatsuaren berri ematen du. Osatzeko, COVID-19ak gazteriari zelan eragin dion biltzen du datuetan, baita NINIen tasa ere.