Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nortzuk gara eta zer egiten dugu

Símbolo Medio Ambiente
 

 

Koordinazioa: Olatz Ukar Arrien.
Talde eragilea: Joseba Aristizabal Martínez eta Laura Gómez Urquijo.

Dinamizazio batzordea:

  • Gizarte eta Zientzien Fakultatea: Marina Abad
  • Teologia Fakultatea: Carlos Gil Albiol
  • Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea: Arantza Arruti Gómez
  • Zuzenbide Fakultatea: Laura Gómez Urquijo
  • Deusto Business School: Juanjo Arrieta Sudupe
  • Ingeniaritza Fakultatea: Olatz Ukar Arrien
  • Administrazio, arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak: Aitor Arbaiza
  • Ikerltzaileak: Garbiñe Henry Moreno

Laguntzaileak: Patxi Álvarez de los Mozos, Pedro Arnaez Oñativia, Nerea Arteagoitia Martin, Héctor Barco Cobalea, Diego Casado Mansilla, Inés de Diego, Amaia Etxaniz, Belen Gandarias Gastañazatorre, Idoia Irigaray Apalategui, Yajaira Kortabitarte, Ana Mariscal Mozo de Rosales, Elixabete Perez Gaztelu.


Ingurumen plana

Deustuko Unibertsitateak, Jesusen Lagundiaren unibertsitate izanik, arduraz jokatu behar du gizartean eta ingurumena errespetatu. Gure ingurua gero eta arinago narriatzeak sortzen dizkigun erronkei erantzun nahi diegu, eta unibertsitate zentzuduna, arduratsua eta natura zaintzearekin konpromisoa hartua duena izan nahi dugu, Deustuko Unibertsitatearen ingurumen jasangarritasunari buruzko adierazpenean ageri denez (dokumentua ikusi).   

Goiargi dugu Frantzisko aita santuaren Laudatio SI entziklika denon etxea zaintzeari buruzkoa. Bertan nabarmentzen da ez dagoela benetako ardurarik baliabide naturalen jasangarritasunari begira. Eta gogoan ditugu beste hainbat politika publiko ere, haietan partaide izateko. Besteak beste, hauek aipa ditzakegu: Garapen Iraunkorraren Euskal ingurumen Estrategia (2002-2020) eta Bizkaikoa, Espainiar Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako Unibertsitate Osasungarri, Jasangarri eta Solidarioen sarearen eta Espainiako Hezkuntza Ministerioaren tokiko estrategiak; eta nazioarte mailakoak, Europa eta Nazio Batuetakoa. Unibertsitateak garapen jasangarrian duen papera azpimarratzen dute eta jasangarritasuna ikerketaren eta berrikuntzaren oinarrizko printzipiotzat jotzen ditu.


Helburuak

  1. DUk ingurumen jasangarritasunaren alde egindako ekintzak sustatzea, hobeto eratuta, eta koordinatuta, eta ikusgarriago bihurturik.
  2. Jasangarritasuna garatzea DUren jardun guztira zabaldurik. Hartara lortuko da, alde batetik, haien jardunaren gizarte eta ingurumen erantzukizunaz jabetuko diren profesionalak prestatzea, eta erantzukizun horrekin lotuta dauden gaitasunak praktikan jartzea era sortzailean, kritikoan eta konprometituan; beste batetik, pertsonek beren inguruarekiko harremanetan sortzen dituzte erronkei aurre egiteko lanak eta tresnak garatzea; eta, azkenik, jasangarritasun irizpideak eta ingurumen kudeaketako sistemak aplikatzea, erakundean bertan.
  3. Beste erakunde eta gizarte eragile batzuekin batera lan egitea, garapen jasangarritasunaren kultura sortzeko, beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin batera.