Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 02Donostiako Campusa

Deusto Business Schooleko EAZ + International Management Skills graduko ikasleak Indiara bidaia bat egin dute bertako errealitate kulturala, soziala eta enpresariala ezagutzeko

Joan den uztailean, EAZ + International Management Skills graduko 2. mailako 50 ikaslek eta bi irakaslek Bangalore hirira (Indiara) bidaia egin zuten, Intercultural Immersion Programme irakasgaiarekin lotuta. Irakasgai horren helburua da ikasleei herrialde atzerritar batean murgiltze esperientzia eskaintzea eta beste errealitate batzuk ezagutzeko parada ematea, hiri handi batean teknologikoki oso aurreratuta dauden enpresak edota landatar eremu xumeago baten errealitatea, esaterako.

Ikasleak, Indiako egonaldian, National School of Business Bangaloreko Unibertsitateko klaseetara joan ziren, Indiako Ikasleekin eztabaidetan parte hartu zuten, hainbat enpresa bisitatu zituzten, horien artean “Infosys” (Indiako enpresa teknologiko garrantzitsuenetariko bat) eta Volvo automobilgintzako enpresa, baita zenbait GKE ere. Egonaldian zehar, erreferente kulturalak diren hainbat leku bisitatzeko aukera ere izan zuten, tenpluak eta meditatzeko lekuak (Bangaloreko eta Tipuko jauregiak, Bull Tenplua, Lalbagh…). Bidaia osatzeko, uztailaren 7tik 11ra, Vicente Ferrer Fundazioa bisitatu zuten, Anantapurren (Bangaloretik 220 kilometrora). Bertan, hurbiletik ezagutu ahal izan zituzten GKE horrek 50 urtetan zehar garatu dituen proiektuak pertsona txiroen bizitza hobetzeko. Irakasgaiaren helburua da “murgiltze kulturala” egitea kultura aldetik oso desberdina den herrialde batean, “in situ” kultura ugaritasuna eta beste herrialde batzuetako enpresa ekimenak aurrera eramateko dauden zailtasunak ulertzeko.

International Management Skills titulu propioak lortu nahi du ikasleek modu praktikoan eta esperientzien bitartez beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzea, inguru multikulturalak ulertzeko eta hauei aurre egiteko enpresa esparruan. Horretarako, ikasleak desberdintasun kultural horiek zuzenean ikusteko, oso lagungarria izan da bidaia hau . International Management Skills titulu propioak aukera ematen du hiru ikasturtetan zehar atzerriko hizkuntza bat ikasteko. Hizkuntza horien artean hauek daude: frantsesa, alemana edo txinera; gutxienez B1 mailaren baliokidea lortzeko bidea ematen du. Aukera horiek, egiten dituzten beste zenbait irakasgairekin batera, balio dute EAZ ikasketak osatzeko eta beste kultura eta hizkuntzak hobeto ezagutzeko, horrela, enpresek asko baloratzen duten heziketa internazionala lortuz.