Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 08Bilboko Campusa

Jose Maria Guibert errektoreak eta Gema Tomás Zuzenbide dekanoak bat egin dute Afganistango Zuzenbide Estatuaren aldeko elkarretaratzearekin

José María Guibert errektoreak eta Gema Tomás Zuzenbide Fakultateko dekanoak Espainiako Abokatutzaren Elkargoen Gobernu Batzarren VIII. Jardunaldien inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute, irailaren 8tik 10era bitartean, Bilbon. Espainia osoko 700 abokatu baino gehiago bilduko dira, helburu izanik elkargoen munduan egongo diren aldaketa nagusiak eta, bereziki, Abokatutzaren Estatutu Orokor berriaren eskutik etorriko direnak aztertzea.

Irekiera egunaren aurretik, Euskalduna Jauregian, elkarretaratze labur bat deitu dute eraikinaren kanpoaldean, Afganistango Zuzenbide Estatuaren alde, eta Guibert errektoreak eta Tomas dekanoak bat egin dute deialdiarekin. "Askatasuna eta duintasuna Afganistanentzat. Abokatutza espainiarra. Askatasuna eta Duintasuna Afganistanentzat. Espainiako Abokatutza" lemaren buru Zabihula Karim izango da, Afganistango Fiskal Nagusia zena duela egun batzuk arte.

Jardunaldiei buruzko informazio gehiago: https://www.juntas.abogacia.es/