Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 19Bilboko Campusa

Deustun izango da Zuzenbide Pribatuaren feminizazioari buruzko Biltzarra (Carmona VI)

Deustuko Unibertsitatean, Zuzenbide Fakultateak, EDISPE ikertaldeak eta Jean Monnet Katedrak antolaturik, Zuzenbide Pribatuaren feminizazioari buruzko Biltzarra (Carmona VI) izango da irailaren 19an eta 20an. Mugimendua Andaluziako Carmonan sortu zen, 2009an, Rosario Valpuesta, Mª Carmen Gete-Alonso y Calera, Teodora Torres García, Ana Cañizares Laso eta María Paz García Rubio katedradunek bultzatuta, Zuzenbide Pribatuaren munduan generoaren gaiaren ikusezintasunaren inguruan zituzten kezkei erantzun emateko.


Carmonan egindako inaugurazio biltzarraren ondoren, hurrengo edizioak Las Palmas de Gran Canarian egin ziren 2010ean; Valladoliden eta Palentzian 2014an; Malagan 2015ean eta Santiagon 2017an. 2019an Bilbon egingo den edizioaren izenburua hau da: “Emakumea, berrikuntza juridikoaren eta sozialaren eragile”. Oraingoan, hiru ardatz nagusi landuko dira. Lehenik eta behin, ordenamendu juridikoaren eboluzioa bera, zeharkakotasunaren irizpide juridikoak aplikatuz. Emakumearen rolak gero eta ikusgarritasun handiagoa du aldaketa horretan, bai Zuzenbidearen motore aktiboaren ikuspegitik, bai eboluzio horren hartzaile modura. Hori guztia, ahaztu gabe lengoaiak azken urteotan hartu duen garrantzia eta gizarteak hitzei ematen dien balioa.


Bigarrenik, protagonismoa emango diogu ekonomia arloko lidergoari, enpleguari eta berrikuntzari, ikuspegi zabala izanik gero eta inguru konplexu eta disruptiboagoan. Hori dela eta, etxeko lana eta elkarlaneko ekonomia bezalako gai klasikoak agerian daude, baita estereotipoen azpian gainditu gabe dauden nozioak ere, adib., emakumeen txirotasuna edo kristalezko zapaiak. Hirugarrenik, Europar Batasunak berdintasuna eta diskriminazioaren, genero indarkeriaren, jazarpenaren aurkako borroka eta biktimen babesa sustatzeko dituen estrategiek lekua izango dute Biltzarrean.


Programa


Biltzarrari hasiera ematen arituko da Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria emango dio amaiera. Parte hartzaileen artean egongo dira, besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko Marta Soler, eta “Emakumeak eta eraldaketa sozialak” gaiaz mintzatuko da; Carolina Mesa Marrero, Las Palmas de Gran Canariako Unibertsitatekoa, “Gatazkak konpontzea genero ikuspegiaz"; Eunate Elio Cemborain, Mondragon Unibertsitatekoa,” Emakumeen boterea erakundeetan: kristalezko labirintoa" gaiarekin eta Antoni Rubí Puig, Pompeu Fabra Unibertsitatekoa, "Egile-eskubideen generoa izango da: zein den egoera eta ikerketarako agenda” gaiaz mintzatuko da.
 

Programa osoa.