Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko uztailak 15Bilboko Campusa

Unibertsitateko dekanoen kargu hartzean, errektoreak iragarri du Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko eta Medikuntzako gradu berriak jarriko direla martxan

Uztailaren 15ean ospatu zuen Deustuko Unibertsitateak Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoaren eta Josu Solabarrieta Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoaren kargu berritzea. Dekanoen taldea honela osatuko da: Gema Tomás, Zuzenbideko dekanoa; Alvaro de la Rica, Deusto Business Schooleko dekanoa; Eduardo Javier Ruiz Vieytez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa eta Francisco José Ruiz, S.J., Teologia Fakultateko dekanoa.


José María Guibert errektoreak, ekitaldi akademikoan, Jesusen Lagundiaren tradiziotik datorren etengabeko bereizkuntzarako kulturari buruz gogoeta egin zuen. Kultura horren erakusgarri, unibertsitateko arduradun nagusiak adierazi du, batetik, zein urrats eman berri dituen Jesusen Lagundiak Lehentasun Apostoliko Unibertsalak ezartzeko. Eta, bestetik, aipatu du, adibide modura, Deustuko Unibertsitateak Deusto 2022 Plan Estrategikoa ezartzeko egindako lana.


Ekimen horien ondorioz, Guibertek nabarmendu ditu, besteak beste, Deustun 2020ko irailean hasiko diren bi gradu. Alde batetik, Medikuntzako gradua, aspalditik prestatzen ari direna, eta, bestetik Datuen Zientziako eta Adimen Artifizialeko gradua. Estatuan, gradu aitzindaria da, Ingeniaritza Fakultateak aurkeztu eta Zuzendaritza Batzordeak 2019ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran onartua.


Errektoreak, hitzaldiaren amaieran, lidergoari buruzko hausnarketa egin du. Hain zuzen ere, lidergoaren hiru ezaugarri proposatu ditu: liderra inoiz ere ez da kexatzen; liderra aurreratu egiten da eta konpromisoa hartzen du. Eta aipatu du, kargua berritu duten dekanoentzat baliagarria izan daitekeelako lidergorako.


Hitzaldi osoa.


Dekanoak


Josu Solabarrieta Hezkuntza Zientzietako doktorea da. Hezkuntza Zientzien Institutuan ekin zion Deustuko Unibertsitateko ibilbideari. HEZIn egindako urteetan, hainbat ikerketa, berrikuntza eta prestakuntzako ekintzatan hartu zuen parte, eta Institutuaren zuzendari izan zen 2000 eta 2003 bitartean. Aldi berean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean irakasten ere hasi zen eta 2003an sartu zen oso-osoan bertan. Fakultateko Berrikuntza eta Kalitateko dekanorde izan zen, gero Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Hezkuntzako dekanorde, 2010ean dekanotzara iritsi arte. 1999an martxan hasi zen Hezkuntza Ebaluazioko Aditu lineako ikastaroa zuzendu zuen, eta DUko European Masters in Lifelong Learning-en koordinatzaile izan zen 2006 eta 2009 bitartean.


Irakaskuntzako ibilbide luze eta sendoa du, graduan, graduondokoan, doktoretzan eta etengabeko prestakuntzan baitu esperientzia. Ikerketa kuantitatiboko metodologia, analisi estatistiko eta hezkuntzako ebaluazioko prestakuntza eskaini du, batez ere, programen ebaluazioan, ikasleen ebaluazioan eta hezkuntza sistemen kanpoko ebaluazioan.


Gaur egun, ikertalde honetako kide da: “Esku-hartzea: Bizi-kalitatea eta gizarte-inklusioa. Doktoregoko 9 tesi zuzendu ditu. Laster, “Drogak eta Eskola” ikerketa proiektuaren hurrengo edizioan parte hartzeko asmoa du, baita H2020 europar proiektu batean ere, gaia delarik Europako eta Australiako helduentzako hezkuntza politikak, bertako parte hartze dinamikak, eragina eta gizarte bazterkeriarekin duten lotura.


Asier Perallos Deustuko Unibertsitateko Informatikako ingeniaria eta doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da, 1999tik. Gradu, master eta doktoretzan aritu da softwarearekin eta sistema banatuekin lotutako gaietako irakasle. Gaur egun irakasle titularra da.


Kudeaketa akademikoaren arloan, hainbat ardura izan ditu: Software Ingeniaritzako zenbait master zuzendu ditu, Informatikako Ingeniaritzako zuzendari izan da 4 urtez, eta 2016tik Ingeniaritza Fakultateko dekanoa da.
Era berean, DeustoTecheko garraio eta mugikortasun unitatea zuzendu zuen 2007tik 2016ra, 25 ikertzaile baino gehiago zituela bere ardurapean, mugikortasun adimenduna sustatzen IKTetako aplikazioen bidez. Ikertzaile Nagusia da "Deusto Smart Mobility” taldean, Euskal Unibertsitate Sistemako errendimendu handikoan. Bere ibilbidearekin bat etorriz, bere ikerketa indibidualetan garraioari eta mugikortasunari aplikatutako irtenbide telematikoak eratzen aritu da.

 

 

15/07/2019 - Renovación en sus cargos del Decano de Facultad de Psicología y Educación, Josu Solabarrieta, y del Decano de Ingeniería, Asier Perallos