Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko ekainak 27Bilboko Campusa

Deusto Business School Health-ek Osasun arloko Big Datari eta Datuen Zientziari eskainiko dio Osasun Eraldaketari buruzko VIII. Foroa


Deusto Business School Health-ek Osasun Eraldaketari buruzko Foroaren edizio berri bat antolatu du; oraingoan, Osasun arloko Big Data eta Datuen zientziari eskainia. Arlo bi horiek osasun sistemak eraldatzeko palanka garrantzitsuak baitira. Deustuko Unibertsitateko Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzako eta Kalitateko Errektoreorde Elena Auzmendi, eta Deusto Business Schooleko zuzendari Roberto Nuño aritu ziren Foroari hasiera ematen. Ekitaldia ekainaren 27an izan zen, 09:00etatik 18:00etara, Deustuko Unibertsitateko Icaza Entzungelan (Komertziala).


Berrikuntza osasun arloan


Azken hamarkadetan, osasun sistemen historia arrakastatsua da: bizi itxaropena luzatzea, hilgarriak ziren patologien kronifikazioa, gaixotasun askotan biziraupena luzatzea eta abar. Lorpen horiek izan dituzten berrikuntzek kostu handia izan ohi dute. Hala ere, momentu honetan berrikuntzarako aukera bat dago osasun arloko datu masiboen erabilerarekin, sektorearen eraginkortasuna nabarmen hobetzea ekar lezakeelako.


Garatzen ari diren teknologiek era askotara aldatzen dute osasun arloa eta, askotan, oraindik ere ez da ikusten duten potentzial osoa. Big data, adimen artifiziala, biztanleriaren osasun kudeaketa, doitasun medikuntza eta blockchainaz ari gara, besteak beste. Sortzen ari diren teknologia horiek ez daude bakarturik, euren artean elkarreraginean eta besteekin erlazionatzen ikusi behar dira: robotika, 3D inprimaketa, IoT, etab.


Deustuko Osasun Eraldaketari buruzko Foroa ekosistema berri horietan oinarritu da; non datuak funtsezko elikagaiak diren, pazienteen datu multzo holistikoak eta longitudinalak integratu ahal izateko aukera eman baitute, gaur egungo informazio zatikatua integratzeko eta benetan aurreikusteko, prebentziorako eta arretarako sistemak eraikitzeko, eta pazientea ardatz dute eta etengabeko arretarako elkarreraginean daude, banakako beharren arabera.


Baina aldaketa horrek ziurgabetasuna eta lege eta etika arloko erronkak ditu. Hori dela eta, Deusto Business School Healthek arreta berezia jarri du Osasun arloko Big Data eta Datuen Zientzian, Osasunaren Eraldaketari buruzko Foroaren zortzigarren edizioa antolatzeko.


Topaketa indartzen ari da estatu mailan, osasun arloko agente garrantzitsuenen artean. Esperientziak, ezagutzak eta arrakasta istorioak partekatu ahal izateko, Foroak estatuko eta nazioarteko mailetako adituak eta aitzindariak biltzen ditu osasun sektoreko liderrak eta zuzendariekin batera, datuen zientziak osasun arloko eraldaketan duen ahalmenari buruz partekatzeko.


Ekitaldiari laguntza eta babesa eman diote farmazia eta teknologia industriako sei multinazionalek, gaiarekin sentsibilizaturik baitaude.


Esperientzia aitzindariak
Foroa bitartean, nazioartean aitzindari izan diren esperientziak entzun ziren, sektorean erreferentzia diren hizlarien aldetik. Inaugurazio hitzaldia Australiako Unibertsitate Nazionaleko Populazioen Osasun arloko Ikerketa Eskolako Osasun Mentalari buruzko Ikerketa Zentroko zuzendari Luis Salvador Carullak eman zuen. Berrikuntza eta ikerketa arloko proiektuen arloko nazioarteko erreferentea da eta hitzaldiaren gai nagusia gizarteko eta osasun arloko plangintzan erabakiak hartzeko Big Data erabiltzeko bideak izan ziren.


Gainera, ekitaldira joandakoek Catherine Chronaki entzuteko aukera izan zuten. Europako HL7ren bulegoko idazkari nagusiak praktika berritzaileei buruzko estandarrak, gaixoak eta komunitateak aplikatzeko proiektuen azken garapenak partekatu zituen. Medikuntza Informatikorako Europako Federazioko presidenteordea ere bada. Bestalde, Maya Cohn, eragiketen zuzendari nagusiak, Israelgo Maccabi TechHealth-etik hitz egin zuen Big Data aplikazioari buruz. Zentro hori da digitalizazioan eta datuen teknologiaren berrikuntzarako erreferentzia eta medikuntza arloko ikerketarako institutu onenetako bat.


Gainera, goizean zehar, Big Dataren erabileran adituak diren hub-ek partekatu egin zuten euren ibilbidean ikasitakoa, diziplina askotakoek osatutako mahai inguruan: “Esperientziak eta erronkak Osasun Nazionaleko Sistemako informazioaren erabileran. Nola baliatu datuen eskaintzen digutena?” Jardunaldia amaitzeko, arratsaldean tailerrak egon ziren, eta parte hartzaileek aukera izan zuten elkarrekin partekatzeko, Adimen artifizialeko eta Big Datako esperimentazioaren eta dinamika parte hartzaileen bitartez.


Topaketa autonomia erkidego desberdinetako eragile nagusiak elkartzeko gune gisa diseinatu da: esparru politikoa, enpresa, farmazia industria, erakundeak eta elkarteak. Eta bere helburua hausnarketa eta ikaskuntza bateratua bultzatzea da.

27/06/2019 - VIII Foro de Transformación Sanitaria