Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko irailak 23Bilboko Campusa

Mahai-ingurua Deustun, Ignaziotar Urtearen esparruan: “Bidean doazen emakumeen bizitzak”

Datorren ostegunean, irailak 23, Deustuko Unibertsitatean "Vidas de mujeres en tránsito/Bidean doazen emakumeen bizitzak" mahai-ingurua egingo da, Ignatius 500 Ignaziotar Urtearen bigarren etapari hasiera emateko. Izenburua da "Fragmentación: EXPERIENCIAS que nos sensibiliza y aproximcan a las fracturas del mundo".

Ekitaldia 15:00etatik 16:30era egingo da Bilboko campuseko Auditoriumean, eta bidaiaren une desberdinetan migratzen ari diren emakumeen errealitatea aztertuko du: beren herrialdeetatik irtetea zergatik erabakitzen duten, dauden migrazio-praktikak, bidean jasaten dituzten indarkeriak, COVIDen inpaktua eta helmugako bizitza.

Horretarako, 4 emakumek hartuko dute parte, eta beren esperientziak partekatuko dituzte:

Itziar Gandarias, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko irakaslea.
Beatriz de Lucas, CEAR Euskadiko Intzidentzia eta Partaidetza Sozialeko teknikaria.
Mª Inmaculada Gala, Tangerreko Arkidiozesiaren Migrazioen Ordezkaritzako zuzendaria.
Miriam Flores, Boliviako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako irakaslea.
Moderatzailea Javi Montes sj. izango da.

Jardunaldia Deustuko Unibertsitateak, Alboanek, Ellacuría Fundazioak eta CEAR Euskadik antolatu dute, eta aurrez aurre zein online jarraitu ahal izango da. Horretarako, online inprimaki hau bete beharko da:

 

Izena emateko (aurrez aurre eta online)