Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko martxoak 27Bilboko Campusa

Deustuk irailera arte luzatu du emakume teknologoen lana aitortzen duen Ada Byron sarira hautagaitzak aurkezteko epea

COVID-19ak eragin duen alarma egoera dela eta, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak irailaren 4ra arte luzatzea erabaki du estatu mailako Ada Byron sariaren VII. ediziora hautagaitzak aurkezteko epea. Zientzia eta teknologia arloan emakumeek egiten duten lana gizartean erakusten laguntzen du sariak eta I + G esparruan emakumezkoen bokazioak sustatu nahi ditu.


Saria ForoTech Deustuko Ingeniaritza eta Teknologia astearen zortzigarren edizioaren barruan banatuko da, aurten, maiatzean izan beharrean, urrian. Foroa urriaren 28tik 30era izango da, asteazkenetik ostiralera.


Ada Byron sariak Microsoft du urrezko babesle, baita Bizkaiko Foru Aldundia, DanobatGroup eta Emakunde ere, Innobasque eta BasqueHealthCluster-aren laguntzarekin batera. Bi kategoria ditu: absolutua (3.000 eurokoa) eta 35 urtetik beherakoena (1.000 eurokoa).


Azken edizioetako saridunak hauek izan dira: Montserrat Meya, adimen artifizialeko eta itzulpen automatikoko aditua; Asunción Gómez, “teknologia semantiko” izenez ezagutzen ditugunetako ikertzailea; Nuria Oliver, I + D Telefónicako zuzendaria; Regina Llopis, Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitateko (Estatu Batuak) Adimen Artifizialera Aplikatutako Matematiketako doktorea.; María Ángeles Martín Prats, Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektronikoko irakasle titularra, eta Concepción Alicia Monje Micharet, Robotikako ikertzailea eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakasle titularra.
 

Sariari buruzko argibide gehiago