Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko maiatzak 28Bilboko Campusa

Deustuko Unibertsitatearen Adierazpena Ayse Gül Altinay babesteko

Joan den ostiralean, hunkituta utzi gintuen berri larria jaso genuen, Sabanci-ko (Turkia) Ayse Gül Altinay gure lankideari 25 hilabeteko kartzela zigorra jarri ziotela “erakunde terrorista bat borondatez eta jakinaren gainean babesteagatik, kide izan gabe”. Ayseren kasua ez da bakarra. 1.200 Academics for Peace baino gehiagoren arteko bat da. Duela hiru urte, estatuak herritar kurduen aurka erabilitako indarkeriazko jazarpenari amaiera emateko aldarrikapena sinatu zuen.

Deustuko Unibertsitateak elkartasuna adierazi nahi dio Ayse Gül Altinay-ri. Sabanciko Unibertsitateko Generoa eta Emakumeari buruzko (SU Gender) Ikasketen Bikaintasun Zentroko zuzendari eta antropologiako irakaslea da eta European Journal of Women's Studieseko argitalpen batzordeko kidea, baita Europako Gearing Roles proiektuko gure bazkide ere. Horrela, Deustok bat egiten du beste instituzio batzuen elkartasun adierazpenekin, hala nola London School of Economics edo Columbia University.

Deustok, beste unibertsitate erakunde batzuekin batera, duela hiru urte sinatu zuen Academics for Peace taldeko irakasle turkiarren aldeko agiria eta bat egin genuen Scholars at Risk nazioarteko sarearekin. Haien helburua da, hain zuzen ere, euren ideiengatik, munduko hainbat lekutan eskubideen urraketa pairatzen duten akademikoen askatasun eta eskubideak babestea.