Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko urriak 03Bilboko Campusa

Inspira STEAM proiektuak 21.000 dolarreko HP beka jaso du

Inspira STEAM proiektua, neskatoen artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzea helburu duena eta Deustuko Unibertsitateak lideratzen duena, hautatu du HP konpainiak, 21.000 dolarreko beka emateko. Horrekin, Katalunian orain dauden 350 neskato eta 300 mutiko izatetik 2000 neska-mutil izatera iritsiko dira.


Inspira STEAM ekimen aitzindaria da, sentiberatze eta orientazio ekintzetan oinarritua, eta ikerketa, zientzia eta teknologia munduko emakume profesionalek eskaintzen dute. Ikastetxeko ordutegiaren barruan egiten diren saioetan, azaldu egiten zaie zer diren STEAM lanbideak, zein emakumek egin dituen ekarpen handiak historian zehar, gaur egungo erreferenteak ematen zaizkie, esperimentuak egiten dira… Hori guztia konfiantza ematen dien mentore baten laguntzarekin eta zientzia eta teknologiari buruzko estereotipo eta egindako irudiak apurtzea helburu izanik.


Lehenengoz erabili du taldeko aholkularitza teknika Inspira STEAMek arlo horretako (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika, ingelesezko sigletan) irakasgaiak lehen hezkuntzako ikasleen artean sustatzeko proiektu batean. 2019-20 edizioan, INSPIRA STEAMek Kataluniako 40 ikastetxetan parte hartzen du enpresa eta erakunde desberdinetako 200 emakume boluntariori esker. Enpresetako bat HP da, 25 emakume ingeniarik denboraren zati bat eskaintzen dute neska gehiago inspiratu daitezen teknologia munduan profesionalki hazteko aukerak hobeto ulertzeko eta etorkizuneko lanbide gisa ikusteko.


HP fundazioko “Imagine Grants” beka programa, aurten abiatu da Silicon Valley Community Foundation erakundearen bitartez 1 milioi euro banatuta, eta helburu du teknologiarekin lotutako esperientziak finantzatzea eta laguntzea ikusgarritasun gutxi duten komunitateentzat, eta Espainian Espiral, hezkuntza eta teknologia elkartea ere diru kopuru berdinarekin finantzatu du.


Silicon Valley Community Foundation-ek (SVCF) irtenbide filantropiko berritzaileak sustatzen ditu arazo larriak konpontzeko eta emaileek mundua leku hobea izan dezaten bultzatzen dute. SVCF 2007an eratu zen eta ordutik 6.000 milioi dolar baino gehiago eman dituzte tokian tokiko, estatuko eta mundu mailan. Munduko komunitatearen fundaziorik handiena da eta bere eginkizuna ondasun komuna indartu nahi duten pertsonak eta erakundeak biltzea da. Beka hori lortzea HP Fundazioaren laguntzari esker lortu da, Bartzelonako Sant Cugat del Vallés zentroan.


HP Inc konpainiak guztion bizitza hobea izaten laguntzen duen teknologia sortzen du. Gure ordenagailu, inprimagailu, gailu mugikor, irtenbide eta zerbitzuen bidez, esperientzia harrigarriak diseinatzen ditugu. HP (HYSE: HPQ) buruzko informazio gehiago lortzeko webgunera jo dezakezu: http://www.hp.com

 

Informazio gehiago: http://inspirasteam.net

Twitter: https://twitter.com/MujerTekSpace