Deustuko Unibertsitateak aparteko erantzukizuna du emakumeen eta gizonen berdintasunerako eskubidea benetakoa izan dadin eta, horretaz jabeturik, konpromisoa hartzen du genero ikuspegia txertatzeko bertako antolaketa, irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia prozesu guztietan, baita eguneroko bizimoduan eragina duten baldintzak hobetzeko ere.
Ildoak
1. Berdintasunaren aldeko politika aktiboak garatzea: Berdintasuneko Plan Gidaria, Berdintasunerako batzorde paritarioa eta Berdintasunaren dinamizaziorako batzordea.
2. Genero ikuspegi integratua txertatu unibertsitateko jarduera guztian.
Unibertsitatean sustatutako ekimenak
- MujerTekSpace: Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria, Inspira proiektua.
- Biltzarrak eta jardunaldiak.
- Sentsibilizazio kanpainak eta ekintzak.
- Generoko plataforman eta nazioarteko foroetan parte hartu.
- Irakaskuntza: Emakumeen kontrako indarkerian esku hartzeko Unibertsitate Masterra.
Lankidetza sareak
- BizkaiLab
- RUIGEU
- Emakunde
- Unidad de Mujeres y Ciencia
- Plataforma Universitaria de Estudios Feministas y de Género