Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nortzuk gara eta zer egiten dugu

Símbolo Igualdad
 

Koordinazioa: María Silvestre Cabrera.
Berdintasunerako alde biko batzordea (Langileen legezko ordezkaritza): Juan José Etxeberria (Izaera eta Misioko errektoreordea), María Silvestre (DUko Berdintasun arduraduna), Cristina Diago (Pertsonen Kudeaketako arduraduna), Iñigo Fernández Rivera (Donostiako campuseko zerbitzuen arduraduna), Marta Marqués eta Carolina de León (CCOO – CEUD-BI), Iñaki Mateo (CCOO CEUD-SS) eta Izaskun Urien (ELA CEUD-BI).

Bilboko jazarpeneko batzorde teknikoa:

  • Presidentea: María Silvestre Cabrera.
  • Idazkaria: Iñigo Fernández Rivera.
  • Carolina de León.
  • Juan de Dios Ugalde.

Donostiako jazarpeneko batzorde teknikoa: 

  • Presidentea: María Silvestre Cabrera.
  • Idazkaria: Iñigo Fernández Rivera.
  • Iñigo Mugarza Lazcanoiturburu.
  • María Irazusta.


Berdintasuneko plana

DUk aparteko erantzukizuna du emakumeen eta gizonen eskubide berdintasuna benetakoa izan dadin, mundu bidezkoago, solidarioago eta gizatiarrago bat eraikitzeko lan egiten duen erakundea da-eta.

Jesusen Lagundian onartu zen, 1995ean, 34. Kongregazio Orokorrean, emakumeen eta gizonen arteko harremanetako desberdintasunak eta botere arloko aldeak misioa betetzeko “zereginari aurre egiteko orduan” kontuan hartu beharreko “bidegabekeriatzat” hartu behar zirela. Hainbat eta hainbat nazioarteko, estatuko eta tokiko konpromiso hartu dira genero berdintasunaren alde. Denek eskatzen eta galdatzen dituzte unibertsitate mailako zeregin eta kudeaketarako neurriak eta ekintzak. Eta guk geure egin nahi ditugu eta sakondu, gizartearen beharrizan eta itxaropenei hobeto erantzuteko.

Balioak eta jakintza transmititzen dituen erakundea izanik, genero ikuspegia erakundeko prozesu guztietan txertatu nahi dugu, irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian; hartara, unibertsitateko eguneroko bizitzako lan eta bizikidetza esparruko baldintzen kudeaketa hobetzeko.

Berdintasuneko plan gidariak zehazten ditu Berdintasuneko Zuzendaritzaren ekintza-lerroak, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko egiturak koordinatzen ditu Unibertsitatean, berdintasuna eraginkortasunez lortzeko politikak martxan jartzea bultzatzen du, eta aurreikusi egiten ditu jokabide diskriminatzaileak unibertsitateko jardunean, unibertsitateko estrategia globalarekin lerrokaturik. Neurri horien artean, Berdintasunerako alde biko batzordea lanean ari da Deustuko Unibertsitateko Berdintasun Plan berria eraikitzeko.


Helburuak

  1. Berdintasuneko politika aktiboak garatzea
  2. Genero ikuspegi integratua eranstea unibertsitateko jarduera guztian
     

Berdintasunerako alde biko batzordea

2015eko azaroaren 2an sinatu zen akordioa Deustuko Unibertsitateko Berdintasunerako alde biko batzordea sortzeko, Bilboko eta Donostiako campusetako Unibertsitateko Zuzendaritzako kideek eta langileen ordezkariek osatuta.

Otsailaren 18ko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legean, eta martxoaren 22ko Emakumeen eta gizonen berdintasun efektiborako 3/2007 Lege Organikoan ezarrita dagoenez, erakundeen barruan tratu eta aukera berdintasuna sustatzea eta haren aldeko neurri zehatzak hartzea negoziazio kolektiboaren barruan dago sartuta.

Zuzendaritzak eta Donostiako eta Bilboko Langileen Batzordeek sinatutako akordioak adierazten du konpromisoa hartu dela emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasunaren aldeko politikak ezartzeko eta garatzeko; eta hori bat datorrela Deustuko Unibertsitatearen Estatutu Orokorren ikuspenean adierazten denarekin eta misioan lortzeko asmoa denarekin, hau da: “unibertsitateko bizitza emakume eta gizonen elkartea dela […] elkarbizitza eredua ematen ahalegintzen diren pertsonen elkartea, errespetuzko elkarrizketaren bidez lankidetza eta adiskidetasunezko harremanak errazten dituena”.