Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 20Bilboko Campusa

Deustuk latinoamerikar akademikoei emango dizkie BBVA bekak Etika Aplikatuko graduondoko ikasketak egiteko

Gizartea eratzeko Etikako Unibertsitate Masterraren edizio berriaren aurkezpenaren barruan, BBVA bekak emango dizkie Unibertsitateak Latinoamerikako unibertsitateetako sei akademikori, Etika aplikatuaren esparruan prestatu daitezen. Beken onuradunak Ekuador, Txile, Kolonbia eta Perukoak dira eta Filosofia, Psikologia eta Enpresen Administrazioko esparruetakoak. Gizarte Zibilaren Erakundeak espezializazioan egingo dute masterra.

Ekitaldia irailaren 20an izango da, ostiralean, 17:00etan, Deustuko Unibertsitateko pezeretan. Bertan izango dira Etika Aplikatuko Zentroko zuzendaria, Javier Arellano; BBVAren DTNko Eraldaketa eta Produktibitateko zuzendaria, José Luis Alciturri, eta Masterreko zuzendaria, Izaskun Sáez de la Fuente.

Gizartea eratzeko Etikako Unibertsitate Masterra programa erdipresentziala da, gaur egungo gizartean erakundeei erronka etikoak antzemateko eta kudeatzeko trebetasunak eta tresnak jasotzeko aukera ematen diena. Egokitzapen etikoko prozesuak kudeatzeko prestatzen ditu ikasleak, unibertsitateetan, GKEetan, hirugarren eta laugarren sektoreko erakundeetan eta administrazio publikoetan.


Masterrak bederatzigarren edizioari emango dio hasiera aurten. Etikako irakaskuntza unibertsitateetan eskaintzeko prestatzen ditu ikasleak eta etika aplikatuen esparruko ikerketa egiteko ere bai.


Masterra egiteko bekez gain, BBVAk doktoregoko beka bat ere eman du Etika Aplikatuko Zentroan, Etika eta Enpresen Digitalizazioari buruz. Laguntza horiek Deustuko Unibertsitatearen eta BBVAren arteko lankidetza hitzarmenaren barrukoak dira. Helburua hau da: ikerketa sustatzea, Etika aplikatuaren esparruko graduondoko eta doktoregoko prestakuntzarako bekak hornituz.

20/09/2019 - Deusto entrega a académicos latinoamericanos las becas BBVA otorgadas para realizar estudios de posgrado en Ética Aplicada