Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko irailak 20Bilboko Campusa

Deustuk latinoamerikar akademikoei eman dizkie BBVA bekak Etika Aplikatuko graduondoko ikasketak egiteko

Gizartea eratzeko Etikako Unibertsitate Masterraren edizio berriaren aurkezpenaren barruan, Unibertsitateak BBVA bekak entregatu dizkie Latinoamerikako unibertsitateetako sei akademikori, gaur, irailak 20, , Etika aplikatuaren esparruan treba daitezen. Beken onuradunak, jatorriz Ekuador, Txile, Kolonbia eta Perukoak dira. Filosofia, Psikologia eta Enpresen Administrazioko bezalako esparruak landu dituzte eta Gizarte Zibilaren Erakundeak espezializazioa egingo dute master horretan.


Ekitaldi horretan parte hartu dute Etika Aplikatuko Zentroko zuzendariak, Javier Arellanok; BBVAko Iparraldeko Zuzendaritzako Transformazio eta Produktibitateko zuzendariak, José Luis Alciturrik; eta masterreko zuzendariak, Izaskun Sáez de la Fuentek.


Gizartea eratzeko Etikako Unibertsitate Masterra programa erdipresentziala da, gaur egungo gizarte erakundeetan erronka etikoak antzemateko eta kudeatzeko trebetasunak eta tresnak jasotzeko aukera ematen duena. Egokitzapen etikoko prozesuak kudeatzeko prestatzen ditu ikasleak, unibertsitateetan, GKEetan, hirugarren eta laugarren sektoreko erakundeetan eta administrazio publikoetan.


Masterrak bederatzigarren edizioari emango dio hasiera aurten. Etikako irakaskuntza unibertsitateetan eskaintzeko ere prestatzen ditu ikasleak eta etika aplikatuen esparruko ikerketak egiteko ere bai.


Masterra egiteko bekez gain, BBVAk doktoregoko beka bat ere eman du , Etika eta Enpresen Digitalizazioari buruz. Laguntza horiek Deustuko Unibertsitatearen eta BBVAren arteko lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen dira. Helburua hau da: ikerketa sustatzea, Etika aplikatuaren esparruko graduondoko eta doktoregoko prestakuntzarako bekak hornituz.
 

 

20/09/2019 - Deusto entrega a académicos latinoamericanos las becas BBVA otorgadas para realizar estudios de posgrado en ÿtica Aplicada