Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nor garen

2009an jarri zuen martxan Deustuko Unibertsitateak Bilboko campuseko Ekintzailetza Zentroa, inkubagailu bat barne DeustoKabi, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustatzeko Sailarekin sinatutako hitzarmen bati esker. Ondoren, 2011n inauguratu zen Donostiako campuseko inkubagailua Garate eraikinean Innogunea.

2017an egin zuten bat Ekintzailetza Zentroak eta Gizarte Berrikuntzako Unitateak Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatea sortzeko. Horrela, bi inkubagailuen helburu diren enpresen irismena eta potentziala zabaldu egiten da, zerbitzu aurreratuen proiektu berritzaileak eta gizarte ekintzailetzakoak batuz.

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako Unitatetik unibertsitateko elkartea (ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, zuzendaritza, kudeaketa, etab.) osatzen duten taldeen berrikuntza eta ekintzailetza sustatu nahi da, baita ingurukoena ere (enpresa pribatuak, erakunde publikoak, inbertitzaileak, teknologia zentroak, jakintza zentroak, gizarte eragileak).

Deusto Kabin eta Innogunen aurkituko gaituzu, Bilboko eta Donostiako campusetan.