Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Inkubazioa

Información sobre nuestras incubadoras

Ekintzailetzan aritu nahi duten ekintzaileei lagun egiten zaie. Aholkularitza, proiektuen tutoretza eta laguntza eskaintzen zaizkie ideiak edo proiektuak ezartzeko fase desberdinetan.

Zer eskaintzen dugu?

  • Laguntza eta aholkularitza ekintzaileei.
  • Prestakuntza eskaintza pertsona eta ekimen bakoitzaren beharrizanei egokituta ematen da.
  • Tokiko eta nazioarteko diziplina arteko taldeak eta ekimenak sortzeko laguntza ematen zaie.
  • Gure kontaktu eta erakunde laguntzaileen sarera sartzeko modua dute.
  • Sentsibilizazioko jarduerak eta ekitaldiak antolatzen dira ekintzaile kultura sustatzeko.
  • Aholkularitza eta finantzazio iturrietarako bidea zabaltzen zaie.
  • Aitorpena egiten zaie ekintzaileei eta ikusgarritasuna eman haien ekimenei.
  • Unibertsitatearen inguruan sortutako teknologia eta jakintzaren transferentzia egiten da.
  • Coworking-eko eta inkubazioko espazioetarako sarbidea ematen zaie.
  • Berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuta dauden ikerketa proiektuetan parte hartzen dute.
  • Praktikak egin eta startup-etan laneratzeko aukera izaten da.

Ideia bat dut

Deustuko Unibertsitateak ekintzailetzaren aldeko apustua egiten du eta ekimenak eta abantailak jartzen dizkizu eskura. Negozio ideiarik baduzu eta martxan jartzeko laguntzarik nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

Bestalde, ekintzailetza interesatzen bazaizu eta gai horretan prestatu nahi baduzu, bisitatu gaitzazu eta orientazioa eman eta aldian-aldian gonbidatuko zaitugu zure eskakizunetara egokitzen diren prestakuntza ekimenetara, jardunaldietara eta topaketetara.

Inkubatutako ekimenak

Ezagutu gure inkubagailuetan dauden ekimen aktiboak!

Gaur egun, DeustoKabik eta Innogunek 31 ekimen dituzte esparru guztietan eta era guztietako jendeari zuzenduta.

Harremanak