Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketa

Ekimen honek ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta transferentziaren inguruko ikerketa monografikoak sortzeari zabaltzen dio atea.

Bizkaian ekintzaile ekimenak garatu dituzten pertsonen profilari eta arrakastarako baldintzei buruzko ikerrildo bat garatzea planteatzen du, Lurralde Historikoan jokabide ekintzaileen oinarria hobetzen eta zabaltzen lagunduko duten politika publiko, unibertsitario eta pribatuen diseinuan ekarpena egiteko.

Politika publikoetan, irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian aparteko arreta izan behar duten arloak, sektoreak eta zokoak identifikatuko dira. Hori osatzeko, Deustuko Unibertsitateko ikasleen ekintzaile-profilak aztertuko dira, graduko edo graduondoko ikasketak egin aurretik eta amaitu ondoren, baita aurreko ekimeneko programetan ere. Ekimen horretara bideratutako fondoek eta emaitzek aukera emanez gero, plataforma bat eratuko da proposatutako ikerketetan jasotako informazioa eta jakintza sarean partekatzeko.

Gainera, beste ikerketa batzuk ere proposatzen dira ekintzailetza eta berrikuntza prozesuak aplikatzeko. Adibide bat izan daiteke era guztietako edarien kontsumoa uneoro neurtzeko sistema bat diseinatzea, enpresa banatzaileek eraginkortasunez jarduteko modua izan dezaten logistika eta merkataritza arloetan. Beste adibide bat izan daiteke sistema bat prestatzea, gaixo izan daitezkeenen aldagai genomiko eta proteomikoen azterketaren bidez diagnostiko medikoa errazteko. Paziente anonimoen datu base handiak aztertzeko tresnak diseinatuko dira, gaur eguneko pertsonek izan ditzaketen gaixotasunen diagnosia arinago eta hobeto egiteko, iraganeko historialetan oinarrituta.
 

Ikusi transferentziarako ikerketa ekintzak

Harremanak

Tweets por @deustoemprende