Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Inbertitzaileak

Inbertitzaileak

Crecer + sareak bana-banako inbertitzaileak eta korporatiboak, ekintzaileak, zuzendariak, family offices-ak eta arrisku-kapitaleko funtsetako ordezkariak biltzen ditu.

Inbertitzaileek sarera jotzen dute enpresa proiektu berritzaileetan edo hazteko ahalmena dutenetan inbertitzeko asmoz.

Inbertsioak banaka edo sareko beste kide batzuekin batera egindako koinbertsioko prozesuetan, edo arrisku-kapitaleko funtsekin eta harreman sendoa dagoen inbertitzaile sareetako beste kide batzuekin egiten dira. Crecer + sareko kideak inbertitzaile aktiboak dira. 

Abantailak 

Proiektuak biltzea

  • Crecer + sareak proiektuak biltzeko hainbat iturri ditu eta sareko inbertitzaileen profiletara egokitzen diren proiektuen artean bilatzen dituzte. Sareko kideek berek ere ekartzen dituzte proiektu erakargarriak, beste kide batzuekin batera koinbertsioa egiteko. Gainera, proiektuz hornitzen gaituzten beste inbertitzaile erakunde eta sare batzuekin ere laguntzen dugu.

Proiektuak hautatzea

  • Crecer +-ek jasotako proiektuen lehenengo baheketa egiten du, ordezkatzen dituen inbertitzaileen irizpideen arabera. Iragazketa hori ekintzaileari egiten zaion elkarrizketaren bidez egiten da. Proiektuak lehenengo iragazkia pasatzen badu, ekintzaileak laburpen-fitxa bat betetzen du inbertsio fororako, aurreaukeraketako fasera pasatzeko.
  • Fororako proiektuen azken hautaketa sareko inbertitzaileek parte hartuta egiten da, inbertsio foroa izan baino hilabete lehenago.
  • Ekintzailetzako proiektuak hautatutakoan, prestaketako banakako 3 saio egiten dira metodologia propioa erabiliz, fororako behar den bezala
    prestatuta egon daitezen. Saio horietan aurreikuspenak eta finantza beharrak jorratzen dira, aurkezpenaz gain.

Proiektuen ikusgarritasuna

  • Proiekturen batek hasierako irizpideak pasatzen ez baditu, baina interesgarria bada Crecer +-eko inbertitzaile batzuentzat, taldea arduratuko da inbertitzaile horri proiektua era pertsonalizatuan bidaltzeaz.

Foroaren ondorengo jarraipena

  • Foroaren ondoren, eta inbertitzaileek erakutsi duten interesaren arabera, sareko kudeatzaileek taldeko edo bakarkako lehenengo jarraipen bilera bat
    prestatuko dute, inbertitzaileen lehentasunen arabera.
  • Lehenengo bileraren ondoren, sareko inbertitzaileak aldeen esanetara jarriko dira, ondorengo bileretan parte hartzeko.

Para ampliar información 

Almudena Recio
almudenarecio@deusto.es
+34 944 139 108 Ext. 2824

Crecer +-eko kide izateko

Egin bat Euskadiko startup-etarako inbertitzaileen sarearekin.

Egin bat!