Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ekintzaileak

Ekintzaileak

Crecer +-ek hazteko potentziala duten ekintzailetzako proiektu berritzaileak biltzen ditu, edozein esparru, sektore edo merkatu-nitxotakoak. Euskal Autonomia Erkidegoko inbertitzaile sarerik nagusiena gara. Lehenengotik, hasierako faseko (hazi fasea) sektoreetako proiektuak lantzen hasi dira: IKT plataformetatik hasi eta industria proiektuetara, 4.0 industria, medikuntzako tresnak edo kontsumoko produktuak.

Inbertitzaileei aurkeztutako bost produktutatik bat finantzatzen dute. Itxitako inbertsio erronden batez besteko neurria 200.000 eurokoa da, erronda bakoitzean inbertitzaile bat edo gehiagorekin. 

Ekintzailetzako proiektuak

Ezagutu Crecer + inbertsio funtsetara aurkeztutako ekintzailetzako ekimenak.

Ikusi Youtube-n

*La Caixako Gizarte Ekintzak finantzatutako bideoak.

Abantailak

Inbertitzailea

  • Crecer + plataformak 60 inbertitzaile baino gehiagoko sarea du gaur egun.
  • Horrek esan nahi du, inbertitzaileari begira, topagune bat dagoela Euskadin inbertitzeko benetako asmoa dutenentzat.

Investment Readiness programa

Crecer + proiektuen hautaketa prozesua, gerora foroetara aurkeztera gonbidatuak diren proiektuetan, investment readiness prestatzeko programa batekin amaitzen da. Foroaren aurreko hautaketa prozesua honelakoa izaten da:

  1. Hasierako elkarrizketa: Taldeak parte hartzeko baldintzak betetzen dituen ekintzailearekin elkarrizketa izaten du. Elkarrizketa aurrez aurrekoa edo Skype bidezkoa izan daiteke. Elkarrizketa horretan, plataformaren ezaugarriak azaltzeaz gain, ekintzaileari babesa ematen zaio: ekosistemaren edo finantzazioa lortzeko beste erakunde batzuen inguruko informazioa ematen zaio. Proiektuak hautaketako irizpideak betetzen baditu, fitxa bat bete behar du azken hautaketarako.
  2. Azken hautaketa: Inbertsio foro bakoitza baino hilabete lehenago, hautatu diren 8-10 proiektuei dei egiten zaie bilera batera joateko. Bilera horretan, Crecer + plataforma kudeatzen duten pertsonez gain, sareko 2-3 inbertitzaile egoten dira. Bilera horretan, ekintzaileak proiektua aurkeztu behar du labur-labur (10 minutu gehien jota) eta hortik abiatuta inbertitzaileek ordubete baino gehiagoan lan egiten dute proiektuan, feedback eraikitzailea emateko. Bilera horretan, fororako inbertsio potentzialik handiena duten ekintzaileen proiektuak (4-5) hautatzen dira.
  3. Prestaketako investment readiness programa: Hautatutako 4-5 proiektuekin 3 saioko prestakuntza programa bat egiten da, Foroan parte hartzeko, metodologia propioa jarraituz. Bereziki, finantza proiekzioak, aurkezpeneko dokumentua eta Crecer + foroan edo antzeko batean inbertitzaileen aurrean proiektuaren ahozko aurkezpena lantzen dira batera.
  4. Proiektuen jarraipena foroaren ondoren: Foroaren ondoren, eta inbertitzaileek erakutsi duten interesa kontuan hartuta, sareko kudeatzaileek taldeko edo banakako jarraipeneko lehenengo bilera bat prestatzen dute, inbertitzaileen hobespenen arabera. Lehenengo bilera horren ondoren, sareko kudeatzaileak aldeen esanetara jartzen dira ondorengo bileretan parte hartzeko.

Zelan parte hartu ekintzaile gisa Crecer +-en

Proiektuen hautaketan eraginik handiena duten alderdiak hauek dira:

  • Ekintzaile talde konprometitua eta motibatua proiektuan
  • Hazteko potentzial altuko proiektua
  • Negozio eredu argia

Zabaldu informazioa

Informazio gehiago izateko, jarri harremanetan honekin:

Almudena Recio
almudenarecio@deusto.es
+34 944 139 108 Ext. 2824

Atxikitzeko eskaera

Egin bat Crecer + ekosistemarekin.

Egin bat!