Crecer + Deustuko Berrikuntza eta Ekintzailetzako ekimena da. Ekintzailetzako ekosistema bat sortzeko asmoz sortu da sarea, finantzazioa bilatzen ari diren startup-ak babesteko, eta hazteko ahalmen handiko ekintzailetzako proiektuetan inbertitzeko eta proiektuak babesteko interesa duten inbertitzaileak edo business angels-ak babesteko.
2011tik, inbertitzaileen eta business angels-en sare sendoa duen proiektua da. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko sare irekirik nagusiena da, eta enpresa proiektu mota guztiek dute tokia, industria arlokoek, IKTek eta bestelakoek.
Crecer + sareak bakarkako inbertitzaileak, korporatiboak, family offices eta tokiko inbertitzaile taldeak biltzen ditu, tokiko proiektuetan edo beste autonomia erkidegoetako batzuetan inbertitzeko interesa dutenak.
Crecer +: zer lortu nahi du
- Proiektuak identifikatu eta prestatu inbertitzeko; “investment ready” daudenak.
- Crecer + inbertitzaileen sareko kideen eta startup-ak finantzatu ditzaketen beste erakunde batzuen arteko elkarlana, inbertsiokidetzako operazioak ixteko.
- Finantzazio iturria, gida, harremanak bilatzen dituzten ekintzaileentzako erreferentzia izan.
Crecer +: bereizgarriak
-
Lan programa propioa du, helburu berdina duten beste sare batzuek baino arrakasta-tasa handiagoa duena.
-
Foroen ondoren sortzen diren inbertitzaile eta ekintzaileen lan prozesuetan inplikatzen da, hurbiltasuna, negoziazioa eta finantzazioa ixtea errazteko.