Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Psikologia

Doktorego tesia

Doktorego tesia ikerketako lan originala izango da, doktoregaiak egina, matrikulatutako doktoregoko programaren beraren ezagutza arloan. Tesia gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzi eta defendatu ahalko da.
 
Doktorego tesia

Doktorego tesi gisa ebaluatzeko doktoregaiak argitaratutako lan multzoa aurkeztu ahalko da. Lan multzoak ikerketa planean sartuta egon beharko du, lan unitario gisa eta doktoregaiaren jarduera dokumentuan jaso beharko da.

Lan multzoak, gutxienez, hiru artikulu argitaratu edo onartu izan beharko ditu, edo liburuko kapituluak, edo liburu bat, eta doktoregaiak horien lehenengo egilea izan beharko du.
Argitalpenek argitaratzeko onartuak izan beharko dute, doktoregoko ikasketak hasita daudenean.

Jasotako lan bakoitzean, egile kopuruak ezingo du 4tik gorakoa izan. Hala bada, tesi zuzendariak edo zuzendariek argitaratutako lanari bakoitzak egindako ekarpenaren berri emateko txostena xehatua aurkezteko eskatuko zaie. Programako Ikasketa Batzordeak, emandako txostenaren arabera, tesia argitalpenen laburpen gisa onartuko du.

Argitalpenez gainera, doktorego tesiak hauexek jaso beharko ditu: tesiaren unitate tematikoa justifikatzen duen sarrera; lortu nahi diren helburuak, emaitzen laburpen orokorra eta emaitza horien eztabaida eta amaierako ondorioak.