Deustuko Unibertsitateko Psikologiako Doktoregoa 1976-1977 ikasturtean hasitako prestakuntzaren jarraipena da. Ordutik, 150 doktorego tesi baino gehiago defendatu dira.
Programa honen helburua da kalitate oneko ikerketa prestakuntza ematea Psikologiaren hainbat ezagutza arlotan. Prestakuntza hau bideratuta dago ikasleei oinarrizko ikerketarekin eta ikerketa aplikatuarekin lotuta dauden testuinguruetan aplikagarriak diren oinarrizko gaitasunak ematera, besteak beste: Psikologia Klinikoan eta Osasunean, Gizarte Psikologian, Hezkuntza Psikologian edo Psikologia Esperimentalean. Horretarako, ezagutzan aurrera egiten laguntzea du helburu, hezkuntzaren bidez eta ikaslea metodologia berrietan trebatuz, modu aktiboan inplikatuz ikerketako proiektu eta jardueretan programa egiten ari den bitartean.