Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa

Aurkezpena

Programari buruz

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioko doktoregoa programa berritzailea, diziplinartekoa eta sailen artekoa da, eta nazioarteko harremanak hobetzeko bidea.
Aisiari eta hizkuntza, kultura eta komunikazioaren azterketei buruzko ikerketa sustatzea eta ezagutza sortzea ditu helburu. Arlo horietako ikerketak sustatzen ditu, eta aparteko arreta eskaintzen die nortasun kulturalak eratzeari eta garatzeari lotutako erronkei eta horren gaur eguneko adierazpenari, inguru global eta anitzean.

Doktorego programa honek, besteak beste, Aisia eta Giza Garapeneko Doktoregoa du oinarri. Aisia eta Giza Garapeneko Doktoregoak hainbat urte daramatza Deustuko Unibertsitatean, elkarren segidako 24 urte, hain zuzen ere, eta nazioartera zabalik dago. Horrez gainera, doktorego programak baditu beste doktorego batzuk ere oinarri: Hizkuntza eta Literaturako doktoregoa; Historiako doktoregoa; Historia eta nortasuna; Giza Zientziak Ezagutzaren Gizartean izeneko doktoregoa eta Lidergoa, Erakundeak eta Gizarte Kapitala doktoregoa.

Programaren ardatz diren ikerrildoak, aisia, kultura eta komunikazioa terminoetan biltzen direnak, bat datoz helburu berean: giza garapena sustatzea, horrek, aldi berean, garapen pertsonala eta soziala dakarrela.

Doktorego programak, halaber, ikerketaren garapenerako estatuko eta atzerriko unibertsitateekin prestakuntzarako eta ikerketarako sinatutako sare eta hitzarmenak ere baditu oinarri. Emaitza da aisian espezializatutako elkarte eta sareetan egotea eta horietan parte hartzea, besteak beste OcioGunen (Aisiari buruzko Unibertsitateko Ikerketako Espainiako Sarea), OTIUMen (Aisiazko Ikaskuntzen gaineko Iberoamerikako elkartea), ENCATCen (European Network of Cultural Administration Training Centers), AEPUMen (Nagusientzako Unibertsitate Programen Estatuko elkartea) eta WorldLeisuren (Aisiazko Ikaskuntzen Munduko elkartea). Sare horiez gainera, orain badugu beste bat: Linked Data Espainiako sare tematikoa.

Helburuak

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioko doktoregoaren helburu nagusia da prestakuntza akademikoa biribiltzea, maila zientifikorik altuena eskuratzeko; horretarako, prestakuntza aurreratua eta zabala eskaintzen dugu, identitatean sakontzeko eta hura ulertzeko, bai eta gizarte modernoaren egoera konplexua ere, aisiari, kulturari eta komunikazioari dagokienez. Hau helburu espezifiko hauetan zehazten da:

  • Lanbideko eta zientziako garapena hobetzea eta kalitate oneko ikerketarekin lotuta dauden gaitasun eta trebetasunak eskuratzea.
  • Aisiari, kulturari, komunikazioari eta hizkuntzen azterketari buruzko aurrerakuntza zientifikoak egiteko eta transmititzeko esparru egokia izatea.
  • Aisia, kultura, komunikazioa eta hizkuntzak ezagutzeko teknika eta metodologia berriek dakarten erronkari arrakastaz aurre egiteko ikertaldeak prestatzea.
  • Parte hartzaileei ezagutza teorikoak eta kulturari, aisiari, komunikazioari eta hizkuntzei buruzko estatuko eta nazioarteko errealitatearen ezagutzan sakondu eta sistematizatzeko aukera ematen dieten tresnak ematea.
  • Aisiarekin, hizkuntzen ikasketekin, kulturarekin eta komunikazioarekin lotutako gaietan ikertzaile berriak prestatzea
  • Parte hartzaileen gaitasun sortzailea eta zientifikoa hobetzen laguntzea, gizartearen onerako egingo duten pentsamendu eta ikerketa ildoak garatu ahal izateko. 

Enplegagarritasuna

Kontsultatu 2017-2018 ikasturteko doktorego programako tituludunen enplegagarritasun txosteneko datuak