Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa

Ikerrildoak

Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioko doktoregoa bi ikerrildok osatzen dute: Aisia eta Giza Garapena ildoa eta Kultura eta komunikazioa ildoa.
 
Aisia eta Giza Garapena

Ikerrildo honetan Aisia eta Giza Garapena ikertaldeak dihardu, eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuari atxikita dago. 20 urte baino gehiago ditu talde honek, eta produkzio zientifiko handia du nazioarteko eta estatuko proiektu lehiakorretan.

Aisia eta Giza Garapena ikertaldea unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen diziplina arteko taldea da; erreferentziazkoa estatuan eta nazioartean, gaur egungo gizartean aisiak duen eraginaren gaineko ezagutzan. Horrela, aisiak bizi garen ingurunean planteatzen dituen galderei erantzuna emateko asmoa du. Bertan, gozamena bizi kalitatearen eta garapen sozial, ekonomiko eta komunitarioaren sinonimo da. Taldeak ikuspegi humanista eta konprometitu batetik erantzuten dio aisiari buruzko ikerlanari, giza garapena (pertsonala eta soziala) inklusio, elkartasun, parekotasun eta aukera berdintasun balioei lotuta.

Aisia eta giza garapena ikertaldearen ezaugarri nagusietako bat da diziplina aniztasuna eta nazioartekotzea; izan ere, hainbat diziplinatako ikertzaileek osatzen dute, bai gizarte eta giza zientzietakoek, bai ekonomiakoek, zuzenbidekoek, hezkuntzakoek edo psikologiakoek, besteak beste, hainbat herrialde eta unibertsitatetakoak.

Aisiari buruzko ezagutza zientifikoaren eta praktikoaren transferentzia ikertaldearen beste helburu nagusietako bat da. Hori dela eta, taldeko kideek kanpoko argitaletxe eta aldizkari zientifikoetan egiten dituzten argitalpenez gain, Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak baditu hainbat argitalpen ildo propio ere. Lan horietan, kanpoko autoreen lanekin batera, ikertaldeak garatutako ikerketen emaitzak ere jasotzen dira sarritan.

Argibide gehiago